agendaEkitaldi edukiak sindikatu

Antzerkia

Itzuli agendara

TADEO JONES

Bi film arrakastatsuen abenturak eta gero, TADEO JONES ospetsu arkeologoa antzokira jauzi egin du.
2017-12-28 17:30 / 19:30h Serantes Kultur Aretoa

Tadeo Jonesek Sara Lavrof maiteari eragingo dion mezu misteriotsua jasoko du etxean. Mezuan Sara desagertu egin dela jakinaraziko diote. Horrela bada, bere bihotzeko kuttuna aurkitu nahi badu Delosera, Greziako irla enigmatikora, joan beharko du.

Ez bat eta ez bi, Tadeok berehala hartuko du Greziarako bidea. Abentura honetan pertsonaiek mitologia grekoaren mundu fantastikoa ezagutuko dute Euterperen altxorra topatzeko bidean. Euterpe musikaren musa da, ahotsa ederraren jabea, zeinek bere botereen artean zera duen, bere urrezko iturria lortzen duenari inoiz ezagutu den ahots indartsu, garbi eta liluragarriena ematekoa. Tadeo eta lagunak (Jeff txakurra, honen momia kuttuna eta Belzoni loroa) irlan gora eta behera ibiliko dira filmetako kantarik ezagunenak abesten Sararenganaino, eta bide batez urrezko iturriraino, heltzeko behar dituzten gakoak topatu nahian. Baina bien bitartean jarraitu beharko dute Sope-Lotta gaiztoak urrezko iturriaren elixirra bereganatzeko atal bakoitzean jartzen dizkien trabak gainditzen, horixe izango baita Diva Vocce bere kuttun maitea eta gaiztoa bereganatzeko bide bakarra.

Tadeo Jonesen abenturetan ohi bezala, amaiera izugarria izango da. Argi- eta eszena-efektu ikaragarriak ikusiko ditugu, besteak beste, urrezko gaztelua sugarrez inguratuta.

Gure protagonistak adorea bildu eta Sararenganako maitasuna erakutsi beharko du egoera ezin arriskutsuagoei aurre eginez, bere maitea gaiztoen atzaparretatik salbatuko duen iturria aurkitzeko.

Prezio berezia: 34€ eta 32€ SKAko bazkideentzat (50 sarrera funtzio bakoitzeko): Eserleku onenak erreserbatuta eta meet and greet Tadeo panpina ofizialekin.

17:30eko funtzioa, berau hasi baino ordu erdi lehenago. 19:30eko funtzioa, berorren amaieran.

sarreren salmenta Salneurria: 24 - Bazkideak 22 €

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram