Jaiak eta ekitaldiak

Santurtziko Karmengo jaiei buruzko informazio orokorra

Fiestas el carmenKarmengo Jaiak 1907an Karmengo Andra Mari herriko zaindari izendatu zutenetik ospatzen dira Santurtzin. Uztailaren 16an da Karmengo Andra Mari eguna, baina herriko jaiak 10 egunez luzatzen dira.

Jaietan denetiko eta denontzako ekitaldiak antolatzen dira, izan ere, 150 baino gehiago daude, nagusi, gazte zein umeentzat beren-beregi aukeratuta. Jaietan ahalik eta parte hartzerik handiena izatea eta herritar guztiak pozik egotea bilatzen da, horregatik antolatzen dira horrenbeste ekitaldi.

Jaiak Serantes Kultur Aretoak, Santurtziko Udaleko Autonomiadun Erakundeak, antolatzen ditu Jai batzordearekin batera.

Horretarako eta ekitaldiak antolatzeko hainbat erakunde eta kultur- eta kirol-elkarterekin aritzen dira lankidetzan.

Gure herriko jaiak garrantzi handikoak dira, Bizkaia osoan egiten diren garrantzitsuenetakoak, 350.000 lagun baino gehiago biltzen dituzte urtero jaiek eta dirutza ederra mugitzen dute.

SERANTES KULTUR ARETOA Autonomiadun erakundea
Casa Torre Jauregia - Sabino Arana kalea, 5 48980 Santurtzi. Telefonoa: 94 420 58 50
lege-jakinarazpena | web-mapa facebook Perfil de twitter instagram