Santurtzik Karmengo jaietako kartela aukeratzeko epea zabaldu du
Oinarriak deskargatu (pdf)
San Jorge jaiak bukatu ondoren, eta urte biko etenaldiaren ondoren, Santurtzi uztailaren 8tik 17ra bitartean izango diren Karmengo jaiak antolatzeko lanetan dabil buru belarri. Egitaraua iragartzeko kartelean derrigorrean agertu beharko da honako lelo hau: “Santurtzi Jaietan. El Carmen 2022. Uztailak 8-17 julio”.
Lehiaketan nahi duten sortzaile guztiek hartu ahal izango dute parte eta artista bakoitzak nahi beste proposamen aurkeztu ahal izango du, baina originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
Aurrekoetan bezala, gaia librea izango da, baina lanek Santurtziko Karmengo jaien jai-espiritua islatzeko helburua bete beharko dute eta sustapenerako publizitate-orientazio nabarmena izan beharko dute, udalaren webgunean jarritako oinarrietan zehatz-mehatz adierazten den bezala.
Lanak ekainaren 6ra aurkeztu ahal izango dituzte eta sare sozialetan eta udalaren eta Serantes Kultur Aretoaren (www.serantes.com) webguneetan argitaratuko dira, herri-bozketa egin ahal izateko. Epaimahaikideek herri-bozketaren emaitza kontuan hartuko badute ere, ez da erabakitzailea izango.
Aurkeztutako lanak edo, hala badagokio, haien aukeraketa bat, ekainaren 24ra arte egongo dira udalaren esku, ekainaren 16tik 23ra haien erakusketa egiteko Casa Torre jauregiko Rompeolas aretoan. Udalak izango du aurrerantzean saritutako lanaren jabetza esklusiboa.
Santurtziko Udalak 1.000 euroko saria emango dio herriko jaiak iragartzeko aukeratutako kartelaren egileari, eta 200 euroko bi sari akzesit bakoitzarentzat.
Epaimahaiaren erabakia ekainaren 15ean jakinaraziko da, 13:00etan, Casa Torre jauregian.