Gabonetarako programatu diren jarduerak hasteko hamar egun eskas falta direla, Santurtziko Udalak herritarrentzat diseinatu dituen jarduerak aurkeztu ditu gaur goizean.
Kultura eta Euskara Zinegotzia den Danel Bringasek prentsaurrekoan azaldu duen bezala, aurten, berriro ere, askotariko jarduerak izango dira publiko ororentzat, eta herriko zenbait gunetan burutuko dira ahalik eta herritar gehien erakartzeko.
Honela bada, Bringas urtarrilaren 5era arte izango den programazioa azaltzen joan da. Lehen jarduera Santurtziko erakusleihoetako lehiaketa da, abenduaren 11n, eta abenduaren 22ra arte eman ahal izango da botoa.
Gaur aurkezten duguna erakunde, elkarte eta bestelako talde askoren artean urte oso batez egin duten lanaren emaitza da. Lan horri esker, ekimen berriak daude aurten santurtziarrek jaietako aisiaz gozatzeko.
Gabonetako haur parkeak
Gabonetako Haur Parkeei dagokienez, hiru lekutan izaten jarraituko dutela esan nahi dugu, Gernika parkean, Kabiezes Kirolgunean eta Mamariga Kulturgunean, etxeko txikiek jolas, tailer, puzgarri eta ikuskizun askorekin gozatzeko.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egongo dira zabalik 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era, 2 eta 14 urte bitarteko txikientzat. Urtarrilaren 1ean denak egongo dira itxita eta abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean goizez baino ez dira zabalik egongo.
Parkeetan programatu diren jarduerez gain, Donibane auzoan, abenduaren 30ean (18:00etan) magia ikuskizuna izango da eta urtarrilaren 4an (18:00etan) pailazoak. Era berean, Mamarigako pilotalekuan abenduaren 28an pailazoak eta urtarrilaren 2an zirkua izango da (biak 18:00etan). Gernika parkean, ordea, abenduaren 27an pailazoak, 29an magia eta urtarrilaren 3an zirkua (hirurak 19:00etan) izango da.
GazteBox
Txikientzat ez ezik, gazteentzako jarduerak ere izango dira Gabonetan. Gazteboxek 14 eta 30 urte bitartekoentzat antolatu ditu ekitaldiak Mamarigako Kulturgunean, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra (11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Abenduaren 31n goizez baino ez da zabalik egongo eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da).
Mahai-futbolak, ping-pongeko mahaiak, surfeko oholaren simulagailua, birziklatutako papera sortzeko tailerra, hennazko tatuajeak, betaurreko birtualak dituzten bideo jolasak, zezen mekanikoa… eta beste jarduera batzuk, denak doan parte hartu nahi duten gazteentzat.
Olentzero
12:00.- Olentzerok Serantesetik jaitsi eta Begoñako Andra Mari egoitza bisitatuko du.
17:00.- Olentzeroren kalejira, Santurtziko “Itsas Alde Txistulari Taldea” Txistularien Bandak lagunduta hurrengo kale hauetan barrena: Señorío de Bizkaia, Genaro Oraá, Jose Migel Barandiaran, oinez gunea, Itsasalde, Juan XXIII, Habana Ontzia eta Gernika parkea.
18:30 Olentzerok umeak hartuko ditu Casa Torre Jauregian gaueko 20:00ak arte.
Eguraldi txarra baldin bada, kalejira bertan behera geratuko da eta Olentzero Gernika parkera joango da zuzenean.
Errege Magoak
Urtarrilaren 3an, 17:30ean, Hiru Erregeen postariak umeen eskutitzak jasoko ditu Casa Torre Jauregian. Urtarrilaren 5ean, 16:30ean Errege Magoak itsasoz helduko dira Santurtzira eta herriko Alkate andreak arrantza portuan harrera egin eta gure herriaren giltzak emango dizkie.
18:30ean Hiru Erregeen Cabalgata Kabiezeseko Axular kalean hasi eta hurrengo kale hauetan zehar ibiliko da: Axular, Antonio Alzaga, JM Barandiaran, Murrieta etorbidea, Santurtziko parke nagusia, Itsasalde, Habana Ontzia eta Mahastieta. Ibilbidea Gernika parkean amaituko da.
19:30ean Errege Magoek umeak hartuko dituzte Gernika parkean eta eguraldi txarra baldin bada, cabalgata bertan behera geratuko da eta Errege Magoak zuzenean joango dira Gernika parkera.
Bestelako ekitaldiak ere izango dira, hala nola, umeentzako kanpai-hotsak Santurtziko parkean. Ekitaldia eguerdiko hamabietan burutuko da Urtza eta DJ Paco-ren musikak lagunduta eta txikiek hamabi kanpai-hotsak gominolak janez ospatuko dituzte.
Santurtzi Itsasoa Museoa
Itsasoa Museoan honako ikuskizun hauek burutuko dira: abenduaren 29an globoflexia egongo da (11:30ean), urtarrilaren 3an magia (17:30ean) eta urtarrilaren 4an ipuin kontalaria (17:30ean).
Tailerrak, berriz, honako hauek izango dira: abenduaren 26an arrantza jolasa, 27an Gabonetako pintxoak, 28an taldeko tailerra eta urtarrilaren 2an itsaspekari mozorroa. Tailer guztiak 11:30ean izango dira.
SKA
Serantes Kultur Aretoan egongo diren ikuskizunen artean, Tadeo Jones musikala nabarmendu nahi dugu (abenduaren 28an, 17:30 eta 19:30an. Sarrerak 24 euro balio dute; bazkideentzat, ordea, 22 eta musikaleko pertsonaiak ezagutzeko aukera ematen duten sarrerek 34/32). Antzerki amateurrak eta elkartasunak ere lekua izango dute programazioan; izan ere Encrucijada taldeak (abenduaren 16an, 20:00etan. Sarrerak 10 euro) No lo veo y punto antzezlanarekin irabazitako dirua Barakaldoko Parkinson Nervión Ibaizabal-ACAPK elkarteari emango dio.
Abenduaren 30ean, 20:30ean, Gabonetako Kontzertu Handia programatu da Santurtziko Musika Banda, Santurtziko Lagun Zaharrak Abesbatza eta Basauriko Zirzira Ahots Zuriak Abesbatza izango direlarik. Sarrerak abenduaren 18an jarriko dira salgai 5 euroan.
Gainera, Star Wars-ek Santurtzi hartuko du; izan ere, Star Warsm los últimos jedi filma abenduaren 14tik 15erako gaueko 00:00etan estreinatuko da eta abenduaren 28ra arte egongo da ikusgai. Bestetik, 501. Legioak Ricardo Herbosa del Valle eta Asier Larrondo Ibañezen Una galaxia muy cercana erakusketa bisitatuko du abenduaren 17an. Erakusketa abenduaren 15etik urtarrilaren 17ra arte izango da Casa Torre jauregian (astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era).
Haur programazioari dagokionez, igande goizetarako 7 plan zoragarri ikusi ahal izateko 15 euroko bonua jarri da salgai. Ekitaldiak urtarriletik martxorako igande goizetan izango dira, familian eta euskaraz gozatzeko. Antzezlanak honako hauek izango dira: Izar (urtarrilaren 21ean), “Jon Braun” (otsailaren 11n), Alizia Lurralde Miresgarrian (otsailaren 25ean) eta Kontu kantari (martxoaren 18an). Filmak, berriz, Igelen erresuma (otsailaren 4an), “Ozzy” (otsailaren 18an) eta “Ricard zikoina” (martxoaren 11n) izango dira.
Beste jarduera batzuk
Nagusiek ere beren tartea izango dute Gabonetako programazioan. Santurtziko parkean (euria bada, Gernika parkean) dantzaldiak izango dira 18:00etatik aurrera abenduaren 17an (Las Palmeras) eta urtarrilaren 6an (Dantza Alai).
Halaber, beste ekitaldi batzuk izango ditugu Gabonetan: Santurtziko Musika Eskolaren Gabonetako emanaldia (abenduaren 18an 18:00etan) SKAn euro bateko sarrera ordainduta, abenduaren 22an 20:30ean Musika Eskolaren Maitia abesbatzaren eta Kastroko Pop Atalaya abesbatzaren kontzertua izango da San Jorge elizan; edo erromeria (abenduaren 30ean, 19:00etan).
Azkenik, eta aurreko urteetan bezala, Bilboko portuko Garraiolari Autonomoen elkarteak (abenduaren 28an portuko zabalgunean) txikientzako jarduera prestatu du bide-segurtasuneko oinarrizko arauak zeintzuk diren jakiteko, musika, jolas eta pintura-tailerrekin batera. Horretaz gain, Ataptxo kamioia ezagutu ahal izango dute eta erakusgai izango diren kamioietan igo.