Aurten Abesbatzen Nazioarteko Topaketen XL. Edizioa egingo da. Kontzertu-sorta urriaren 18an hasi eta azaroaren 9era arte luzatuko da eta ostiral eta larunbat guztietan 20:30ean egongo da kontzertu bat ikusteko aukera.
Ohi bezala kontzertuak San Jorge elizan egingo dira eta sarrera doan izango da.
Lagun Zaharrak Koral Elkarteak (1974an sortua) antolatzen du urtero ekitaldi hau Serantes Kultur Aretoa Santurtziko Udalaren Autonomiadun Erakundearen babespean.
Edizio honetan, iazkoan bezala, organo kontzertu bi sartu dira, San Jorge Elizako organoa oso-osorik konpondu baitzen eta haren balioa agerian utzi nahi baita. Organo-kontzertu batek emango dio hasiera edizioari, Pedro Guallar organo-joleak Celia Alcedo soprano eta Lars Jorge tenorearekin batera emango duenak hain zuzen. Celia Alcedo, Madrilen bizi den arren, santurtziarra da eta musikan ibilbide garrantzitsua izan du. Bigarren kontzertuan Jaime Martínez txistulariarekin batera arituko da Guallar.
Aipatutako kontzertuez gain, ohi bezala, 8 kontzertu koral egongo dira, non guztira 9 taldek hartuko baitute parte. Nabarmentzekoa da atzerritik hiru abesbatza etorriko direla, gurera aspaldi Tolosako Nazioarteko Lehiaketarekin izan den lankidetzari esker heldu direnak.
Hona hemen kontzertuen egitaraua:
- Urriak 18: Organo kontzertua, Pedro Guallar organo-jole eta Celia Alcedo eta Lars Jorge abeslarien eskutik
- Urriak 19: Madrilgo Eusko Abesbatza (ahots mistoak)
- Urriak 25: Errenteriako Andra Mari abesbatza (ahots mistoak)
- Urriak 26: Glier College Female of Music Vocal Group -Ukrania- (ahots zuriak)
- Azaroak 01: Männerstimmen Basel -Suitza- (ahots baxuak)
- Azaroak 02: Collegium Musicum Berlin Chamber Choir -Alemania- (ahots mistoak)
- Azaroak 08: Organo eta txistu kontzertua, Pedro Guallar eta Jaime Martínezen esktutik
- Azaroak 09: San Antóno Abesbatza (ahots mistoak)
- Azaroak 09: Lagun Zaharrak Abesbatza Elkartea (ahots baxuak)