Udaleko Kultura Arloko Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundeak, jai batzordearekin batera herriko jai nagusien antolatzaileak, Itsas Prozesioan parte hartu nahi duten ontzien jabeei jakinarazten die eskaera eta parte hartzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa ekainaren 15a baino lehen eraman beharko dutela Serantes Kultur Aretora. Izena emateko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko hiru bide izango dute:
– Serantes Kultur Aretoko bulegoetan, Casa Torre Jauregian.
– presidencia@serantes.com helbide elektronikoan
– www.serantes.com webgunean (izapideak on line)
Bestetik, Jai Batzordeko bilerak ostegunean, maiatzak 14, hasiko dira iluntzeko 8etan Kresala Aretoan. Helduen koadrila guztiei egin zaie bileretan parte hartzeko deia eta jaietan parte hartu nahi duten erakunde eta elkarte guztiak animatzen ditugu beren ekarpenak egin ditzaten. Aurreikusita dago Jai Batzordearen bilerak ostegunetan egitea, hamabost egunean behin, Kresala Aretoan.
Santurtziko Karmengo jaiak udan diren Euskadiko arrakastatsuenetakoak dira eta herritarrek parte hartze handia dute.