ALMAZENEAN
TXALO PRODUKZIOAK
Egilea: David de Sola
Zuzendaritza: Begoña Bilbao
Antzezleak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga
Komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioari eta kapitalismoari buruzko hausnarketa egiten du.
Erretreta hartzeko dagoen arduraduna (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.
Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.