DESCONCERTO
ORTHEMIS ORQUESTA
Egilea eta zuzendaria: Jordi Purtí
Interpreteak: Orthemis Orchestra
13 antzezle-musikarik eskainitako musika-errepertorio itzela. Etorri eta gozatu, txunditu egingo zaituzte eta.
DESCONCERTO musika klasikoari buruzko ikuskizun komikoa da. Gure protagonistak berandu helduko dira kontzertura. Orkestra jotzen hasteko zorian dagoela, eta publikoa musika gozatzeko prest, musikariek inprobisatzea beste biderik ez dute izango atakatik atera nahi badute. Kontzertuari hasiera emango zaio, eta, horrekin batera, musikari kontrolaezinen eta haien liderraren arteko tira-birak, jazarpen nekagarriak, orkestrako kideen artean liskarrak sortuko dituzten maitasun istorioak, botilekin eta idazmakinekin osatutako musika, popa, hip hopa eta interpreteak robotizatzen dituen urrutiko agintea, hori guztia Vivaldi, Mozart, Beethoven, Grieg edo Michael Jacksonen musikarik ezagunenarekin batera, besteak beste.
Musika eta keinu bidezko umorea, publiko ororentzat sortutako eta zuzendutako antzerki-kontzertua. Gomendagarria musikazaleentzat zein klasikoak ezagutzen ez dituztenentzat, laster deskubrituko dituzte eta.