INTXAUR-HAUSKAILUA
BALLET CLÁSICO INTERNACIONAL 120′
Egilea: Piotr Tchaikovsky
Zuzendaritza: Andrey Sharaev
Dantzariak: Tatiana Nazarchevici, Nikolay Nazarchevici, Yelizaveta Savina, Denís Dónica, Nicole Ferazzino, Olga Markova, Anna Oleynik
Intxaur-Kraskagailua Gabonetako Klasiko bat da eta ez dago Gabonak baino garai magikoagorik. Ballet hau San Petersburgon estreinatu zen 1892an. Nazioarteko Ballet Klasikoak betiko lan honen bertsio bat eskainiko digu, nazioarteko bakarlari bikainekin eta Eugeny Gurenkoren eszenografia ikusgarriarekin.
Marie igarotzen ari den Gabonetako gau zoragarrian, Drosselmeyerren magiari esker, protagonistak ametsean sagu gaiztoen eta berunezko soldadutxoen borroka ikusiko du, bere intxaur-kraskagailua printze eder bihurtuko da, eta elkarrekin elurrez beteriko lurretan zehar Jauregi Magikoan agertuko dira, non jostailuek bizia hartuko duten eta denek batera sekula ahaztuko ez duten jaiaz gozatuko duten.
Nazioarteko Ballet Klasikoa, Andrey Sharaev-ek zuzendua eta Royal Czech Ballet eta Milango Balletaren lankidetza dituena, Tatiana Solovieva Producciones-en lan berria da. Sari ugari jasotako ekoiztetxe horrek 30 urte daramatza kalitate oneneko ikuskizunak taularatzen, begirune handiz eta xehetasun txikienari ere arreta jarriz.
Ballet klasikoarekiko maitasuna partekatze eta sustatze aldera, Nazioarteko Ballet Klasikoak Santurtziko Aikoa-María Martín Ballet Eskolako ikasleak sartuko ditu ikuskizunean, ballet klasikoko konpainia profesional bat zer den ezagutzeko aukera paregabea izan dezaten.