EL PATIO DE LAS MORERAS
Vaivén Produkzioak 80′
Egilea eta zuzendaria: Sandra Ferrús.
Antzezleak: Sandra Ferrús, Martxelo Rubio, Aizpea Goenaga, Vito Rogado, Olatz Beobide
Musika: Iñaki Salvador
Iraganak aukera ematen digu oraina ulertzeko eta hitz egiten, entzuten, adierazten, barkatzen, askatzen ikastearen garrantzia konprenitzeko…
Isabelek hogei urte daramatza jaioterritik kilometro askotara bizitzen, familiatik, sustraietatik eta hazitokitik urrun. Ama, Amparo, gaixotu, eta Isabel etxera itzuliko da bere zaintzan laguntzeko, Candi ahizpak eta aitak arnasa hartzeko aukera izan dezaten, haiek baitira bertan bizi eta egunerokotasunaz arduratzen direnak. Bat-batean, etxea, usainak, soinuak, objektuak, argiak… Isabel eramango dute haurtzarora, nerabezarora, ametsetara, sustraietara, traumetara, sinesmenetara, ilusioetara, amodioetara… Oroitzapen fantastikoak, haurtzaroko oroitzapen guztiak bezala, izan zirenaren eta ustez izandakoaren artean nahasten direnak, nahiaren eta kontatutakoaren artekoak. Eta magia agertuko da, eta haurtxo batek negar egiten du amaren sabelean, itsu batek koloreak eta musika ikusiko ditu. Haurrak Dohainarekin jaioko dira, lehenengo maitasunak arropa garbiaren usaina du, ohitura txarrak ozpinarekin joaten dira, eta beti bezala, dena argiz eta itzalez betetzen da. Anparok, aparteko emakume horrek, familia osoa markatuko duten erabakiak hartuko dituen orainaldiarekin lotzen diren oroitzapenak.