ESTA TARDE EN MENTXAKA

ESTA TARDE EN MENTXAKA

P6 GAZTE KONPAINIA    100′

Egilea eta zuzendaria: Iñigo Cobo
Antzezleak: Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez, Josu Iriarte

Thriller bat, drama metafisiko bat… komedia dramatiko bat.

1999ko abenduaren lehena, Balmasedako institutuko ikasle-talde bat Mentxakara, Santimamiñe inguruko fikziozko toki batera, joango da historiaurreko arte paleolitikoko aztarnategi bat bisitatzera. Han hamazazpina urteko hiru ikasleri Andra Maria agertuko zaie, eta XXI. mendeari buruzko zenbait mezu emango dizkie.

Gazte horien azpian historiaurrea eta gainean etorkizuna. Andra Mariak mundua 2024an amaitu egingo dela iragarriko die. Baina ezinezkoa da, eta, gainera, kontraesankorra. Azkenean mezua zabaldu egingo da eta gizartean eztabaida sortuko. Egia ote da? Gezurra ote da? Zer gertatzen da errelato batek irentsi egiten zaituenean? Fikzioa eta errealitatea kontrajarriak izan daitezke? Eta errelato oro, eurez, gezurrezkoak dira? Ikusten dugun guztia erreala da? Gezur bat eraman dezakegu gure barnean bizitza osoan?

2024an gaude. Eguna heldu da. Hiru protagonistak mundua ustez amaitu behar den arratsalde horretan batu egingo dira.

Laurogeita hamarreko hamarkadako ikuspuntutik ekarriko dira gogora gazteen aurkikuntzen giro eta unibertsoak, hala nola Lascauxeko kobazuloa, Lourdeseko agerraldia edo Medugorjekoa. Eta horrez gain, Felliniren “La Dolce Vita” filmean artzain gazteek izandako agerrladiek sortutako zirko mediatikoaren eszena ospetsua ere ikusiko dugu, nola edo hala, oholtzan.

Antzerkia

Aza 7, 2024

Serantes Kultur Aretoa

12 € Bazkideak: 10 €

Sarrerak erosi

Ikuskizun guztietan, umeentzat izan zein ez, aretoetan sartzen diren guzti-guztiek sarrera izan beharko dute adina gorabehera.

Interesa izan dezakezu

Zinema

UN LÍO DE MILLONES

Abe 20, 2024 - Urt 2, 2025

Erakusketak

“BIHOTZETIK”

Abe 20, 2024 - Urt 9, 2025

Zinema

SONIC 3

Abe 26, 2024 - Urt 2, 2025