IL TROVATORE
30 Opera 2001 2 ordu 50′
Egilea/Autor: Giuseppe Verdi
Zuzendaritza artistikoa: Luis Miguel Lainz.
Musika zuzendaritza: Martin Mázik.
Abeslariak: Yeonjoo Park, Chrystelle di Marco, Haruo Kawakami
Bakarlariak eta OPERA 2001 Konpainia Lirikoaren orkestra. Siziliako Abesbatza Lirikoa
Giuseppe Verdiren opera, lau ekitaldikoa. Salvatore Cammarano eta Loene Bardareren libretoa. Jatorrizko bertsioa italieraz, gaintuluak gaztelaniaz.
Sutan erretako emakume ijito baten auzia izango da mendeku lazgarri baten hasiera. Errugabea izan arren, Luna Kontearen seme gazteena sorgindu izana leporatu ondoren sutara bidali eta erre dute. Hilzorian dagoela, alaba Azuzenari mendekua aurrera eraman dezan eskatu dio, eta honek Manrico, Kontearen bigarren semea, bahitzen du sutan erretzeko asmoz. Zoroaldiaren erruz, ume hori bota beharrean, bere semea bera da sugarretan amaituko duena.
Ordutik aurrera, Manriko Azuzenaren semea balitz bezala hazi da. Urte batzuk geroago, Luna Kontea, Konte zaharra zenaren semea eta Manrikoren anaia bera, zeharo maiteminduta dago Aragoiko printzesaren ohorezko dama den Leonorarekin, baina zoritxarrez, Leonora Manricorekin dago maiteminduta. Orduan, bien artean zorigaiztoko lehia sortuko da, hain handia, non heriotzarekin baino ezin izango den konpondu, eta orduan bai, orduantxe burutuko du emakume ijitoak bere mendekua.