Julia Medina
kontzertuan
Julia Medina San Fernandotik (Cádiz) dator eta Andaluzia darama zainetan. Bizitza ikusteko eta sentitzeko duen modua kanta bihurtzen du; izan ere, gazte-gaztetatik, bizipenak, sentimenduak eta ideiak abestietan islatzen ditu. Bere belaunaldiko gaiak eta bihotzekoak dira inspirazio-iturri. Etxean beti izan du musika inguruan, gurasoek abestu eta jotzen dutenez, horrek markatzen du. Txikitan abesbatzan eman zuen izena eta eskolako jaialdietan kantatu zuen. Nerabea zela osatu zuen lehen taldea, “Al otro lado”, Ramon eta Salvirekin batera, eta lehiaketa batean parte hartu zuten bigarren postua lortuz. Geroxeago, Saurom metal-bandan sartu zen eta La Magia de la Luna izeneko disko akustikoan parte hartu zuen. Bere musika-ibilbidea aspalditik dator, eta agertokiak, estudioak eta entsegu-aretoak ez zitzaizkion arrotz egiten 2018an Operación Triunfo saioan parte hartu zuenenan.