JULIO CÉSAR
COMPANHIA DO CHAPITÔ 60′
Egileak: Creación Colectiva
Zuzendaritza: José C. García y Cláudia Nóvoa
Antzezleak: Jorge Cruz, Susana Nunes y Pedro Diogo
Conpanhia do Chapitô-ren sorkuntza berria. Berreraikitze historiko, dokumental eta parodiaren arteko ikuskizuna.
Herriak Erromaz eta Julio Cesar figura bikainaz duen irudikapenean oinarrituta, antzezlanak historian funtsik ez duten gertakizunak ikertzen ditu… baina Companhia do Chapitôk izan ohi duen zorroztasun ezarekin, taldeak benetan dokumentatutako gertakizunak nahieran interpretatzeko atrebentzia du-eta. Oraingo honetan beste munstro historiko baten izen ona jarriko da zalantzan, Julio Cesar enperadore handiarena hain zuzen.
Heriotza merezi zuen tirano bat zen ala konspiratzaileek ankerki eraildako heroia? Datorrela Deabrua eta berak ebatzi dezala. Hemen ez dago ez heroirik, ez pertsona zitalik. Hemen egoera bereziak daude eta bizimodua ateratzeko bidea urratzen ari diren pertsona bizkorrak. Baina badira agintzen dietena egiten duten pertsona otzanagoak ere, bai eta egin beharrekoa prestutasunez egiten duen jende zintzoa ere. Batzuk eta besteak, denak eramaten ditugu berdin.