Maestrissimo
Producciones Yllana
PRODUCCIONES YLLANA
Egilea: Yllana
Zuzendaritza: Juan Ramos y David Ottone
Aktoreak: Eduardo Ortega, Jorge Fournadjiev, Isaac M. Pulet, Jorge Guillén “Strad”
Iraupena: 90’
Yllanaren estilo garbi-garbian, barrokoko soka-laukote xelebreenaren gorabehera eta pasadizoen nondik norakoak ezagutaraziko dizkigute. Kontzertua eta komedia satirikoa da, biak uztartuta agertuko zaizkigu-eta publiko ororentzako prestatu duten antzerki-ikuskizun honetan.
Bigarren mailako musikari bat, baina talentu itzelaren jabea, gogotik saiatuko da gora egiten maestrissimo titulua eskuratzeko. Baina nahikoa izango dira haren talentua eta maisutasuna? Lortuko al du merezi duen ospea?
Estetika zainduaren eta pertsonaia dibertigarrien bitartez, Maestrissimok etika, sormena, originaltasuna eta gizartean arteak duen balioa aztertuko ditu, besteak beste; eta aldi berean, musika klasikoaren punta-puntako uneak ekarriko dizkigu gogora.