MIÑAN
1830Artedrama
Egileak: Ibrahima Balde eta Amets Arzallus.
Moldaketa: Timberlake Wertenbaker.
Zuzendaritza: Ander Lipus.
Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye.
«Ibrahimaren historiak ezin hobeki laburbiltzen du migratzaileen odisea». Amets Arzallus
Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.
Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.
Artedramak migrazio-dramaren ikerketa sakona erakusten du, eta Ibrahimak bere bidean aurrez aurre dituen erronkak eta galerak kontatzen ditu lehen pertsonan, aktore-koru batek bere oroitzapenen atmosfera indartzen duen bitartean. Sentsibilitate handiz, Miñanek migratzaileen kalteberatasuna azaltzeaz gain, ezbeharrak gorabehera, etorkizun hobea lortu nahian ari direnen ausardia eta erresilientzia omentzen ditu.