MR. BO
MARIE DE JONGH
Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Meabe, Ana Martínez, Javi Renobales, Anduriña Zurutuza
Nahita egindako xalotasunez eta poesia dosi handiz, familian ikusteko obra honek botere despotikoaren miseriak erakusten ditu maskara eta clownen bitartez.
Hitzik gabeko ikuskizuna, umorearen bidez Bo jaunaren eta berorren hiru zerbitzarien istorioa kontatzen duena. Bizitza osoa daramate jaunak agintzen diena betetzen, ez lukete-eta jakingo besterik egiten… edo agian bai, lanik ez daukatenean jolasean irudikatzen dutelako zer izango den boteretsua izatea. Jauna umea zela, Ez! esateko aukera izan zuten, baina ez zuten egin, eta Jaunak tirano baten gisa jokatu du harrez geroztik. Haren morroiak dira, zerbitzari mendekoak goitik behera, baina gutxien espero dutenean EZETZ esateko beste aukera bat izango dute.