QUIERDA AGATHA
ESTREINALDIA EUSKADIN
TXALO PRODUKZIOAK
Egilea eta zuzendaria: Juan Carlos Rubio
Antzezleak: Carmen Morales, Juan Messeguer, Clara Segura.
Agatha Christie, Kanaria Handian ostatu hartuta, gau honetan ere begiak ezin bildu dabil. Senarrarekikoak egin ostean etorri zaizkion mamuek eta amaren heriotzak eragindako gorabeherak eragin handia izan dute errealitatea hautemateko duen moduan. Egoera are gehiago korapilatzeko alkoholaren eta lasaigarrien kontsumoaren mende dago.
Halako batean Benito Pérez Galdos, hotel berean ostatu hartuta, agertuko zaio bisitan eta planak hankaz gora jarriko dizkio. Zarata entzun du kanpotik eta dena behar bezala dagoela egiaztatu nahi du. Berehala sortuko da lotura Itzela bion artean, eta sekretuak, fobiak, desioak eta etsipenak azaleratuko dira. Benitoren bizitza sentimentala ere zail samarra izan da, eta nahiz eta askoz ere zaharragoa den ezin hobeto ulertzen ditu Agatharen sentimenduak. Baina ez du uste konponbidea bere buruaz beste egitea denik. Zergatik ez eman bizitzari aukera bat? Agathak jolas makabroa proposatuko dio: Bere azken narrazioak gordetzen duen sekretua ebazteko gai bada, bere buruaz beste egiteko plana bertan behera utziko du. Gai izango da Benito Agathak planteatzen dion igarkizuna argitzeko?