RENATA
KAMIKAZ ELKARTE ARTISTIKOA 90′
EUSKARAZ
Egileak, zuzendariak eta antzezleak: Erika Olaizola, Iraia Elias, Xanti Agirrezabala, Amancay Gaztañaga
Heriotzaren eta bizitzaren artean mugitzen den komedia.
Renata hil eta berpiztu egiten da etengabe. Inoiz pentsatu gabeko modurik absurdoenetan hiltzen da. Bizitza eta heriotzaren artean joan etorrian ibiliko da. Doaia ala madarikazioa?
Heriotza eta bizitza. Errealitatea eta mundu birtuala. Kolektiboa eta bakardadea. Eszenatokian lau aktore eta pertsonaia asko ikusiko ditugu. Erritmo frenetiko eta komiko baten laguntzaz pertsonaia guzti hauek Renata lagundu eta zirikatuko dute. Musikak ere garrantzi handia du trama honetan, joku eszeniko biziari erritmoa eta freskotasuna emanaz.
Kamikaz Kolektiboa 2014. urtean Miren Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak sortu zuten antzerki konpainia da. Eszena zein generoaren hausnerketatik abiatuta zortzi antzezlan eta hainbat ikus-entzunezko pieza sortu dituzte modu kolektiboan. Azken urteetan hainbat proiektu elkarrekin egin ostean Iraia Elias eta Xanti Agirrezabala aktore sortzaileak batzen da konpainiara. 2021ean bi sari nabarmen jaso zituen taldeak “Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi” antzezlanarekin. Alde batetik, Donostia Antzerki Saria eta bestetik, Azpeitiko Antzerki Topaketetan ikusleen saria.