REY DESNUDO y CHICO MUERTO
P6 GAZTE KONPAINIA
Egilea: Iñigo Cobo
Zuzendaritza: Iñigo Cobo
Antzezleak: Arnatz Puertas, Itxaso Gil, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Josh Ortiz de Zárate
Iraupena: ordu bat eta 40′
Rey Desnudo y Chico Muerto” 58 segundotan gertatzen den istorioa da. Bilboko Doña Casilda parkean, 2016ko ekaineko gau batean, ordu txikitan bi lagun: Jon Zabalbide eta Christian Odriozola. Bat egiten duten bi begirada. Bideo biral bat.
58 segundo horiek, denbora legez, zabaldu eta uzkurtu egingo dira. 58 segundo horiek bi mila urte atzera egin eta Antzinako Erromaraino bidaiatuko dute, enperadore nerabe baten garaira; 58 segundo horiek Prusia eta Federiko II.aren garaira eramango gaituzte, bigarrena eta erregea izan baino lehenagoko sasoi hartara; 58 segundo horiek orain dela hogeita hamar urteko Japoniara begira jarriko dira, 1986kora; 58 segundo baino ez, baina mila miloi lagun anonimoren esperientziak gorde eta hildako erregeek eta neska-mutiko biluziek partekatzen duten espazio eta denbora jasoko dituzte.
58 segundotan jatorri eta klase desberdinetako gizon eta emakumeak harrapatuta geratuko dira. Baina denek gogo bera izango dute, ohikoa ez den modu batez maitatzea alegia. Gau bero batean, erdi-hutsik dagoen parke batean, hainbat erabaki batuko dira Big Bang batean, oraindik deskubritu gabe dagoen etorkizuna erakutsiz.
Rey Desnudo y Chico Muerto – Teaser from PABELLON 6 on Vimeo.