SOLO HASTA MAÑANA
ERRE PRODUKZIOAK & ARTEKA & MASKARADA 80′
Egilea: David Caiña
Zuzendaritza: Gorka Mínguez
Antzezleak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirada, Mikele Arizkorreta
Lagun talde batek bidaia bat egingo du, eta beren nortasunak ulertzen hasiko dira.
Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko konplexu turistiko batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek.
Bihar arte soilik harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki.