ZINE KLUBA: AMAL
Belgika, 2023
Iraupena: 107’
Saioak: 18:00; 20:30
Zuzendaria: Jawad Rhalib
Gidoibileak: Jawad Rhalib, David Lambert, Chloé Léonil
Aktore-taldea: Lubna Azabal, Fabrizio Rongione, Catherine Salée
DRAMA
Jawad Rhalibek Ganteko Zine Jaialdian aurkeztu zuen bere film luze berria, “Amal”, protagonistaren izena, arabieraz “esperantza” hitzaren baliokidea. Fikzioaren (“7 rue de la Folie”, “Insoumise”) eta dokumentalaren (“Les Damnés de la mer ») artean kokatuta, beti agerian jarri duen aktibismoak eta gizarte garaikideen arazoei jartzen dien arretak egin dute ezagun zinemagile belgikar-marokoar honen ibilbidea.
”When Arabs Danced” filmean (2018) zalantzan jarri zuen kultura arabiarrak arteari dion maitasuna, eta beren artearen bitartez fundamentalismoaren aurka borrokatzen ziren artistei eman zien ahotsa. “Amal” filmarekin hausnarketa horretan jarraitzen du, Bruselako eskola batean literatura-irakasle baten erretratua pintatuz. Amalek ikasle, guraso eta lankide batzuen jarrerari egin beharko die aurre, Aboû Nouwâs poeta arabiarraren obrak irakastea erabakitzen duenean, VIII. mendeko bertso satiriko horiek, egilearen askatasun sexualaren erakusgarri, min egingo baitiete XXI. mendeko ikasleei.
Filmak Europako eta Ameriketako zine-jaialdietan ibili da. E. Nina Rothe kritikariaren ustez “Film hau kontuan hartzeko modukoa da intolerantzia erlijiosoari buruz botatzen duen mezu indartsuagatik. Baina benetan berezi egiten duena zera da, Lubna Azabal aktorearen lana, gaur egungo aktore onenetakoa da eta.” Tallinneko Zine Jaialdian emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen film honetan egindako lanagatik. Zine Klubeko ikusleontzat ere aski ezaguna da, aurreko denboraldian “El caftán azul” filmean aktore protagonista izan zelako, oso rol hunkigarrian.