ZINE KLUBA: ANORA

ZINE KLUBA: ANORA

Estatu Batuak, 2024

Iraupena: 138’

Saioak: 18:00; 21:00

Zuzendaria eta gidoigilea: Sean Baker

Aktore-taldea: Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yuriy Borisov, Karren Karagulian, Vache Tovmasyan

KOMEDIA DRAMATIKOA

Anora Broklyneko prostituta gazteak Mari Errauskinenaren antzeko istorio bat bizitzeko aukera izango du, oligarka errusiar baten semea ezagutu eta bat-batean ezkontzea erabakitzen dutenean. Baina albistea Errusiara heltzen denean, Anoraren ipuin ederra mehatxatuko duen hodei bat agertuko da, mutilaren gurasoak New Yorkerako bidean jarriko baitira ezkontza baliogabetzeko asmoz.

“Anora” Sean Baker zinemagile subertsiboaren film berria da. Gizon bitxia bera, zinema munduan pelikula bat iPhone batekin grabatu zuenean agertu zen (“Tangerine” 2015ean), eta handik pare bat urtera Oskar sarietara heldu zen “The Florida Project” filmarekin, haurtzaro hautsien erretratua Disneylanden itzalpean. “Anora” urte honetako film garrantzitsuenetako bat da, Cannesen Film Onenaren Urrezko Palma irabazi du eta.

“Emaitza ezin pozgarriagoa da. Komedia da, baina min ematen du. Tragedia da, baina protagonisten azaletik ezin gertuago dago, solemnitaterik gabe. Txundigarria goitik behera.” El Mundo

“Ezinbesteko filma, liluragarria. Baker zinemagile bitxia da. Izan ere, bere pertsonaiak Chaplinen bihotzez, John Landisen lotsagabekeriaz eta Roberts Bressonen errukiaz maitatzeko gaitasuna du”. Fotogramas

Zine Klub

Mai 8, osteguna | 18:00 h | 21:00 h

Serantes Kultur Aretoa

Interesa izan dezakezu

Zinema

UN LÍO DE MILLONES

Abe 20, 2024 - Urt 2, 2025

Erakusketak

“BIHOTZETIK”

Abe 20, 2024 - Urt 9, 2025

Zinema

SIN INSTRUCCIONES

Abe 26, 2024 - Urt 9, 2025