ZINE KLUBA: AZKEN ERROMANTIKOAK

ZINE KLUBA: AZKEN ERROMANTIKOAK

AURRESTRENALDIA

Espainia, 2024

Iraupena: 102’

Saioa: 18:00. Emanaldi bakarra

Jatorrizko bertsioa azpi-idatziekin (Euskara eta gaztelania)

Zuzendaria: David Pérez Sañudo

Gidoia: David Pérez Sañudo, Marina Parés

Aktore-taldea: Miren Gaztañaga, Maika Barroso, Eric Probanza, Itziar Aizpuru

KOMEDIA DRAMATIKOA 

“Azken Erromantikoak” filmak inauguratuko du SZ12a. Proiekzio berezia izango da, euskal zinemaren egoeraren erakusgarria. David Pérez Sañudo zuzendari bilbotarraren bigarren film luzea da, “Ane” filmarekin debutatu ostean (Gidoi Egokitu onenaren Goya sariaren irabazlea), eta oraingo honetan ere, ertz ugaridun emakumezko bat ekarriko digu. Makina bat film labur egin ostean, gaur egun, film luzeak eginez, Pérez Sañudo gure inguruan sortzen ari den zinemagile garrantzitsuenetako bat dela esan genezake. “Azken Erromantikoak” filma Santurtzira etorriko da aurre estreinaldi gisa, zinema aretoetan azaroan estreinatu aurretik eta Donostiako Zinemaldia Zuzendari Berrien atalean lehiatu eta gero.

Irune zalantzaz beteriko emakume bakartia eta hipokondriako samarra da, Arabako herri industrial baten kanpoko aldean dagoen paper-lantegi batean ari dena lanean. Bere bizimodua nahiko mugatua da, ezagun talde txiki bat baino ez du eta: lankideak, adiskidetzat jo daitekeen auzokide bat eta Renfeko langile bat, zeinari inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegia galdetzen dion. Bere oreka hauskorrak eztanda egingo du bularrean koskor bat atzematen diotenean, eta horrek lanean sortutako gatazka batekin egingo du bat gainera. Eta orduan, gutxien espero duenean, bere bizitza goitik behera aldatuko da, ustekabean espero ez duen aukera bat sortuko baitzaio.

Filma Txani Rodriguezen eleberri batean dago oinarrituta eta Miren Gaztañaga du protagonista nagusia, ondo asko ezaguna bera, besteak beste, euskal antzerkian egindako hamaika pertsonaia, “El Guardián Invisible” saga eta “El Hoyo” filmaren ondorengoa tarteko.

Zine Klub

Urr 3, 2024

Serantes Kultur Aretoa

Interesa izan dezakezu

Zinema

KRAVEN THE HUNTER

Abe 13, 2024 - Abe 22, 2024

Zinema

EL CLUB DE LOS MILAGROS

Abe 13, 2024 - Abe 21, 2024

Zinema

UN LÍO DE MILLONES

Abe 20, 2024 - Urt 2, 2025