ZINE KLUBA: EL MAL NO EXISTE
Japonia, 2024
Iraupena: 106’
Saioak: 18:00; 20:30
Zuzendaria eta gidoibilea: Ryûsuke Hamaguchi
Aktore-taldea: Hitoshi Omika, Ryo Nishikawa, Ryuji Kosaka,Ayaka Shibutani
DRAMA
Azken hamarkada honetako zinema japoniarrak izena du: Ryûsuke Hamaguchi. Langile fina eta moldaerraza, estreinatzen dituen film guztiak hartu behar dira kontuan. Oskar saria irabazi eta Haruki Murakamiren kontakizun labur bat hiru orduko drama bikaina bihurtzea lortu ondoren (“Drive My Car” 2021ean, Oskar saria irabazi zuena, Zine Klubean ere ikusgai), bere azken filma bidaia liluragarria da, erakusten duen edertasunagatik eta bizitzari ematen dion zentzuagatik. Izan ere, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Veneziako Zine Jaialdian.
Takumi eta Hana alaba Tokyotik gertu bizi dira. Laster jakingo dute euren etxetik hurbil kanping dotore bat eraikitzeko asmotan dabiltzala, Tokyoko herritarrek naturarekin harremana izateko txango labur eta erosoak egin ditzaten. Hango enpresa bateko bi ordezkari herrira joaten direnean bilera bat egitera, argi geratzen zaie proiektuak herriko uraren hornikuntza kaltetu egingo duela, eta ondorioz, arazoak eragingo dituela. Agentziaren asmoek arrisku bizian jarriko dituzte bai inguruaren oreka ekologikoa eta bai hango biztanleen bizimodua, besteak beste Takumirena, izugarri kaltetuko du eta.
Narratiba kontenplatibo eta estetika minimalista erabiliz, Ryûsuke Hamaguchik modernitatearen ikuspegi kritikoa eskaintzeaz gain, hiri- eta landa-eremuaren arteko arrakalari begira jarriko gaitu, gure benetako baloreak eta lehentasunak zalantzan jarraraziz.
“Mirari delikatua. Haragizko zinema da, zirraragarria, barne-dardara bitxia duena, ia hipnotikoa. Film gogoangarria, aurrera doan heinean aldatuz doana, perfektua, hedatu egiten dena baina min ere ematen badakiena”. El Mundo