ZINE KLUBA: EL MONJE Y EL RIFLE

ZINE KLUBA: EL MONJE Y EL RIFLE

Bután, 2023

Iraupena: 107’

Saioak: 18:00; 20:30

 Zuzendaria eta gidoibilea: Pawo Choyning Dorji

Aktore-taldea: Harry Einhorn, Tandin Wangchuk,Tandin Phubz, Choeying Jatsho

DRAMA 

2006, Butango erresuma demokraziarako bidean dago. Hauteskundeen atarian gobernuak bozketen-simulazioak egingo ditu herritarrak presta daitezen ezagutzen ez duten zerbait egiteko. Bien bitartean, Ura hirian lama zahar batek monje bati arma bat ekar diezaiola aginduko dio, erregimen-aldaketari aurre egiteko modua izan dezan. Eskuratzen duen errifle baliotsua Estatu Batuetako bildumagile bat bilatzen ari den errifle bera da.

Tellurideko Zine Jaialdian estreinatu eta bestelako festibal batzuetan ibili ondoren, hala nola Toronto, Erroma edo Hego Koreako Busanen, Butanek “El monje y el rifle” filma aukeratu zuen 2024ko Oskar sarietan ordezkatu zezan. Filmak oso kritika onak jaso zituen, izan ere, hamabost film luze finalistetako bat izan zen. Butan bezalako herrialde txiki batentzat lorpen handia izan zen hura, eta Dorji bere zuzendariarentzat munduaren aurrean talentua bazuela erakusteko bidea, dagoeneko hasia zuena 2019an “Lunana, un yak en la escuela” bere lehenengo filma errodatu zuenean.

“Butanen modernizazioaren ikuspegi delikatua.” IndieWire

“Fabula dibertigarri eta satirikoa, non Mendebaldeko baloreek talka egiten duten Hego Asiako kulturaren aurka, itxuraz zorrotzagoa den arren, ziur aski progresistagoa ere badena”.  Variety

Zine Klub

Ots 6, osteguna | 18:00 h | 20:30 h

Serantes Kultur Aretoa

Interesa izan dezakezu

Zinema

KRAVEN THE HUNTER

Abe 13, 2024 - Abe 22, 2024

Zinema

UN LÍO DE MILLONES

Abe 20, 2024 - Urt 2, 2025

Erakusketak

“BIHOTZETIK”

Abe 20, 2024 - Urt 9, 2025