ZINE KLUBA: EL REINO ANIMAL
Frantzia, 2023
Iraupena: 127’
Saioak: 18:00; 20:30
Zuzendaria: Thomas Cailley
Gidoigileak: Thomas Cailley, Pauline Munier
Aktore-taldea: Romain Duris, Paul Kircher,Adèle Exarchopoulos, Tom Mercier
ZIENTZIA FIKZIOA
Urteari hasiera emateko fabula liluragarri bat ekarriko dugu. Halakoa zela esan zuen, behintzat, La Vanguardiak zine-aretoetan estreinatu zenean, distopien eta abenturen tokian jolasten zen filma zela. “El reino animal”-ek bost Cesar sari (Frantziako Goya sarien parekoak) irabazi zituen, Cannes eta Stigeseko zine-jaialdietan lehiatu ostean. Guk, film honen bitartez, ekologia eta bizi dugun ingurumenaren gaineko kontzientzia hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu hilabete honetan. Generoen uztarketa ausart honek aukera ematen digu Frantziako zineman gaur egun ari diren aktore garrantzitsuenetako batzuk ikusteko, zenbait belaunalditako kideak eurak, hala nola Tom Mercier edo Paul Kircher, Zine Klubeko aurreko denboraldian ikusi genuen “Bizitzarekin berbetan” filmaren protagonista nerabea.
Hainbat gizaki pixkanaka-pixkanaka animalia bihurtzen dituen mutazio-aldi batek jotako mundu batean, Françoisek bereak eta bi egingo ditu emaztea salbatzeko, gaixotasun misteriotsu horrek jota dago eta. Bien bitartean, gizartea munduaren egoera berri bat ezagutzear dago, eta François, Ëmile 16 urteko semearekin batera, betiko aldaraziko dituen bilaketa batean murgilduko da.
“Harrigarria da zein modu ziur eta ederrean gurutzatzen dituen mundu erreala eta naturaz gaindikoa. Gutxitan ikusten ditugu “El reino animal” filmaren ekoizpen-diseinuaren eta zuzendaritza artistikoaren moduko proposamenak” El Periódico