ZINE KLUBA: LA QUIMERA

ZINE KLUBA: LA QUIMERA

Italia,Frantzia, Suitza, 2023

Iraupena: 130’

Saioak: 18:00; 20:30

Zuzendaria: Alice Rohrwacher

Gidoibileak: Alice Rohrwacher, Carmela Covinino, Marco Pettenello

Aktore-taldea: Josh O’Connor, Carol Duarte, Vincenzo Nemolato, Alba Rohrwacher, Isabella Rossellini

DRAMA

Merezi al du lau film baino ez dituen europar zinemagile gazte batek hilabete oso batean Zine Klubeko protagonista izatea? Egia esan, hobe dugu berandu baino lehen ezagutzea. Rohrwacherrek, emakume italiar baten eta gizon alemaniar baten alabak, 2011n egin zuen Cannesen debuta “Corpo Celeste” filmarekin, eta aurten ere zeresan handia eman du Josh O´Connor izar berria protagonista duen “La quimera” filmari esker.

Denok dugu ametsen bat, egin edo izan nahi dugun zerbait, baina inoiz aurkitzen ez duguna. “Tombaroli” bandak, hilobi zahar eta aztarnategi arkeologikoetan lapurretan dabilen taldeak, lan egiteari utzi eta inongo ahaleginik egin gabe aberastearekin egiten du amets. Arthur lurrazpian ezkutatutako erlikiak aurkitzeko aparteko dohaina duen ur-bilatzaile ingelesarentzat ametsak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena hain zuzen. Dena emateko prest legoke bera aurkitzearen truke: Ikusi ezin den edozeri egingo lioke aurre, noranahi joango litzateke bila, lurrean barrena sartuko litzateke, mitoek aipatzen duten munduaz gaindiko edonora eraman lezakeen atea zabalduko luke. Bizidunen eta hildakoen, basoen eta hirien, festaren eta bakardadearen arteko ibilbidean pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak amets handiaren bila, nor bere kimeraren bila.

“La quimera” filmak Valladolideko Seminci jaialdian Zilarrezko Galburua irabazi zuen 2023an. Ezustekoz beteriko bidaia liluragarrian eramaten gaitu aurrera, mamuak eta oroitzapenak biztanle dituen mundu onirikoan zehar. Denboratik kanpo dagoen espazioa da, antzinako historiak eta orainak ezinbestean bat egiten duten tokia.

“Iraganera, mitora eta oroimenaren muinera bidaiatzea proposatzen du. Film ezegonkorra, kartsua, bakarra, iheskorra, guztiz originala eta, funtsean, beroa”. El Mundo

Zine Klub

Api 10, osteguna | 18:00 h | 20:30 h

Serantes Kultur Aretoa

Interesa izan dezakezu

Zinema

UN LÍO DE MILLONES

Abe 20, 2024 - Urt 2, 2025

Erakusketak

“BIHOTZETIK”

Abe 20, 2024 - Urt 9, 2025

Antzerkia

DESIDERATA- KALE ANTZERKIA

Abe 26, osteguna | 18:30 h