ZINE KLUBA: LAZZARO FELIZ

ZINE KLUBA: LAZZARO FELIZ

Italia, Frantzia, Suitza, Alemania, 2019

Iraupena: 127’

Saioak: 18:00; 21:00

Zuzendaria eta gidoigilea: Alice Rohrwacher

Aktore-taldea: Adriano Tardiolo, Alba Rohrwacher, Nicoletta Braschi, Sergi López

KOMEDIA DRAMATIKOA

Errealismo onenaren eta alegoriaren artean dagoen filma, Rohrwacher gailurrera eraman zuena dugu oraingo honetan ikusgai. Canneseko 2019ko jaialdian Gidoirik Onenaren saria irabazi zuen, baina lehenago mundu osoan ibili zen jaialditik jaialdira, besteak beste, Sitgesen egon zen, eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen.

Zinemagile italiar-alemaniarrak bat egingo du zinema italiarreko klasiko handiekin pertsonaia ahaztezinez betetako film honen bitartez. “La quimera” errodatu baino lehen, Alice Rohrwacher zuzendaria Italia sakonean murgildu zen, eta fabula pikareskoa honen bidez, hain ezagun egiten zaizkigun erretratu horietako bat plazaratu zuen. Gaur eguneko errealitateaz mintzo zaigu, antzinako kontuak eta modernoak aurrez aurre jarriz, Luchino Viscontik, Vitorio De Sicak edo Pier Paolo Pasolinik berak idatz zezakeen gidoi batean.

Lazzaro nekazari zinez zintzoa da. La Inviolatan bizi da, mundutik urrun biziraun duen herrixka batean. Alfonsina de Luna markesak herri osoa du kontrolpean. Horiek horrela, nekazariak esplotatzen ditu, haiek Lazzaroren ontasunaz baliatzen diren bitartean. Uda batean Lazzaro Tancrediren lagun egingo da, markesaren semearena, eta bien artean adiskidetasun ederra jaioko da, Lazzaro denboran bidaiatzera eramango duena, mundu modernoa ezagutu dezan.

“Rohrwacherrek aspaldiko zuzendariek bezala errodatzen du, Passoliniren gizatasunak edo Olmiren begirada gozoak hor jarraituko balute bezala… Izan ere, hortxe daude zinemagile bikain honen maisutasunari esker”. El País

“Bitxikeria liluragarria. Alice Rohrwacherrek txunditu egiten du Pasolini edo Olmi bezalako erreferenteak zerbait ausart bilakatzeko duen gaitasunarekin. Lehenago ikusi gabea”. El Periódico

Zine Klub

Api 24, osteguna | 18:00 h | 21:00 h

Interesa izan dezakezu

Zinema

UN LÍO DE MILLONES

Abe 20, 2024 - Urt 2, 2025

Erakusketak

“BIHOTZETIK”

Abe 20, 2024 - Urt 9, 2025

Zinema

SIN INSTRUCCIONES

Abe 26, 2024 - Urt 9, 2025