ZINE KLUBA: NINA

ZINE KLUBA: NINA

Espainia, 2024

Iraupena: 105’

Saioa: 18:00. Emanaldi bakarra

Zuzendari eta gidoigilea: Andrea Jaurrieta

Aktore-taldea: Patricia López Arnaiz, Darío Grandinetti, Iñigo Aranburu, Aina Picarolo

DRAMA

Nire bigarren filma nahi izan dudan moduan egin izana, denok espero dutenera makurtu gabe, garaipena iruditzen zait” Horrela mintzo zen Andrea Jaurrieta iruindarra “Nina” filmaz Malagako zine-jaialdian, non Sail Ofizialean lehiatu zen. Handik egun gutxira Jaurrietak Zilarrezko Biznaga jaso zuen, Kritikaren Sari Berezia.

Emakumezko western-a Euskadin? Thriller almodovarra? Emakume bat eskopeta bat eskuan ? Horixe eta askoz ere gehiago da « Nina », egilearen asmoen adierazpen argia, oraingo honetan Santurtziko Zine Jaialdian eta EITB-Euskal Pantailak sailean txertatutako beste proiekzio batean. « Uste dute emakumezko zuzendariok filmak diru gutxiagoz egin ditzakegula, eta akzio edo thriller proiektu handiak gizonezkoei ematen dizkiete » gaineratu zuen Jaurrietak Vogue aldizkarirako egin zuen elkarrizketa batean.

Ninak haurtzaroa eman zuen herrira itzultzea erabakiko du, arma bat poltsan eta helburu argiz: Pedroren aurka (herrian omenduko duten idazle ospetsua) mendeku hartzea. Bere jatorrizko herria, iraganeko oroitzapenak eta Blas umetako laguna bertan topatu ondoren, mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatuko du.

“Berezia, almodovartarra bere erara eta identitate hautsien oso ikuspegi zinefagoa duena. Pertsekuzioaren sekuentzia gogoangarria da. Bere ahotsa ondo baino hobeto menderatzen duen zuzendaria da Jaurrieta”.

El Mundo

“Zentsuzkoa da esatea “Nina” filmak Hitchcock-en eta Almodovarren zinea gogorarazten duela etengabe. Aldi berean westernetan topa ditzakegun narrazio-elementu arketipikoetara ere jotzen du.”. El Periódico

Zine Klub

Urr 10, osteguna | 18:00 h

Interesa izan dezakezu

Zinema

TRANSFORMERS ONE

Ira 20, 2024 - Urr 3, 2024

Erakusketak

ZINEMA BARNEALDEAK, IÑAKI ALISTE LIZARRALDE

Ira 27, 2024 - Urr 10, 2024

Zinema

EL HOMBRE DEL SACO (BAGMAN)

Ira 27, 2024 - Urr 6, 2024