ZINE KLUBA: SIEMPRE NOS QUEDARÁ MAÑANA
Italia, 2024
BIZITEGIREKIN LANKIDETZAN
Iraupena: 118’
Saioak: 18:00 ; 20:30
Zuzendariak: Paola Cortellesi
Gidoigileak: Furio Andreotti, Giulia Calenda, Paola Cortellesi
Aktore-taldea: Paola Cortellesi, Valerio Mastandrea,Vinicio Marchioni, Romana Maggiora Vergano
KOMEDIA DRAMATIKOA
Urte honetako film europar nagusienetako bat, ezin arrakastatsuagoa Italian. Izan ere, diru asko berreskuratu ez ezik, David Di Donatello sari nagusi batzuk, hau da, Italiako Goya sariak ere lortu ditu: Besteak beste, emakumezkoen interpretazio, gidoi eta lan hasiberri onenaren sariak. Baina Paola Cortellesi zuzendariari meritua ez datorkio bakarrik bere lehenengo filma delako, baizik eta bera delako istorio honen protagonista. Fotogramas aldizkariaren arabera, “gidoi arina duen film honetan zinema neorrealista eta itailar erako komedia berrinterpretatzen du ikuspegi feminista batetik”.
Udaberria da eta familia osoa dabil aztoratuta Marcella alabaren konpromisoa dela eta. Neskak gauza bakarra nahi du, Giulio erdi-mailako mutil atseginarekin ahalik eta azkarren ezkondu, bere familia deserosoarengandik behingoz urruntzeko.
“Gerra osteko Erroman zeuden langile-mailako herritarren drama bat. Aberatsa eta sentimentalegia beharbada”. The Guardian
“Istorioak baino, zuzendariak bera kontatzeko aukeratu dituen erak eta tonuak harritzen dute. Espero ez den modu batez dago eszenaratuta, eta zuzendariaren eskua ere bikain agertzen da mingostasunari mingostasun handiagorik ez emateko”. ABC