Carlos Moran Arostegi Santurtziko Udaleko Kultura Arloko Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundearen zuzendaria Antzoki, Entzunareto eta Jaialdi Publikoen Espainiako Sarearen presidente hautatu dute aho batez.
700etik gora dira Erakunde honek Estatu osoan biltzen dituen gune eta jaialdi publikoak. Bertan dira Estatu osoko antzoki eta entzunaretorik garrantzitsuenak eta jaialdirik ezagunenak; baina era berean, makina bat dira bazkide dituen ertaineko formatuko antzerki-guneak. Orokorrean, arte eszenikoetan egiten diren hainbat modalitatetako ikuskizunetatik %80 baino gehiago sare honen barruan daude.
Serantes Kultur Aretoa Estatuko arte eszenikoen sisteman behar-beharrezkoa den sare hau sortu zuten kideetako bat da, izan ere, 2.000. urtean Zuzendaritza Batzorde Fundazionalean parte hartu zuen.
Antzoki eta Entzunaretoen Sareak, besteak beste, kalitatezko programazioa garatzen laguntzea du helburu, kulturaren demokratizazioa sustatzeko baloreekin bat etorriz. Horretarako, Estatu osoan zenbait ekimen sustatzen ditu bere espazioetan lanean diharduten programatzaile kultural eta teknikoen ezagutza eta prestakuntza hobetu ez ezik, antzerkia eta zinema erakusteko zirkuituak antolatu eta kultura giza-garapenerako oinarrizko ondasun gisa defendatze aldera.
Zuzendaritza Batzorde berriak, Carlos Moran Serantes Kultur Aretoaren zuzendaria duela buru, bere egin du hurrengo urteotan erakundea aurrera eramateko erronka. Asmo horrekin zenbait helburu ezarri dira, besteak beste, herri-administrazioek eszena-kontratazioan pairatzen duten BEZa murriztea, milurteko berri honetan administrazioak kulturan esku hartzea justifikatzen duten baloreetan sakontzea eta horretarako, ESCENIUM Estatu Espainiarreko Arte Eszenikoen hirugarren kongresua egitea, aurreko edizioetan Bilbon egina bera.
Carlos Moran Arostegik, soziologian lizentziatua, 30 urtetik gora daramatza lanbide honetan, eta Sarearen Prestakuntza Batzordearen kidea izan da berau sortu zenetik.