Aurten ere goraipatzekoa da Santurtziko Karmengo jaietan izan den partaidetza eta izan diren 140tik gorako jardueretako garapen ezin hobea. Jaietan zehar izan dugun eguraldi onak eta Santurtziko Karmenetan izan ohi den armonia-giroak Euskadiko jai onenez gozatzeko aukera eman diete bertako eta kanpokoei. Hala adierazten dute, behintzat, bazter guztietatik bertaratzen direnek.
Santurtziko Karmen jaietan ez da aipatzeko gertakaririk izan hainbat udal zerbitzuri esker eta baita DYA emandako osasun-zerbitzuei esker. Horregatik dira Santurtziko jaiak seguruak, garbi eta txukunak.
Txupinazoak, Akatxi Power iazko koadrila irabazleak eskainitako Pregoiarekin, gaueroko Kontzertuek, ohiko Sardina-janak, Karmengo Amaren prozesioak, koadrilen sariak banatzen diren Gorken zeremoniak eta Mentxuri egindako agurrak erakarri dute jende gehien.<br>
Guztira, jai eremuan programatutako jardueren inguruan 400.000ren bat lagun ibili dira. Kontzertuetan bakarrik 125.000 lagunetik gora izan dira guztira. Lagun gehien erakarri dutenak Maldita Nerea eta Bustamanterenak izan dira, 20.000ren bat lagunekin. Goraipatzekoak dira La Pegatina taldeak antolatu zuen festa itzela eta Bongo Botrakok eskainitako kontzertu aparta. Bertakoen kontzertuek ere garantiza handia izan dute bizilagunentzat. Horrela, musikal handien errepasoa egin zuen “Unión Musical Vizcaína” Santurtziko Musika-Bandak Astrid Crono sopranoarekin egindako kontzertuak gozatzeko aukera eman zien bertaratu ziren guztiei eta Txistulari-bandak emandako kontzertuak, los 5 Bilbaínos-ekin oraingo honetan, ikaragarri arrakastatsua izan zen. Bestalde, Love Of Lesbian taldeak beren abestiak pasioz abestu zituzten milaka jarraitzaile erakarri zituen eta Ken Zazpi talde euskaldunak, bere musikaren kalitatea erakutsiz 15.000 jarraitzailetik gora bildu zituen.
Sardina-egunari dagokionez, Udalak dituen 24 pailak banatu zituen. 1500 kilotik gora sardina banatu ziren Santurtzin.
Ohiko sardina-jana egiten den Capitan Mendizábal eta Juan XXIII kaleez gain, heriko edozein tokitan erre zituzten tabernari eta koadrilek euren sardinak, herriko jaietako lehen egunean ohikoa denez. Mentxuren etorrera egun horrek milaka eta milaka lagun bildu zituen berriz ere, denon harridurarako.
Karmengo Amaren Prozesioan 50.000en bat lagun ibili ziren lurrean eta itsasoan, berriz, ehun ontzitik gora.
Jaietan zehar koadriletako partaideek erakutsitako partehartzea saritzen dituzten Gorka sarien zeremonian, aurten ondorengo sariak banatu ziren:
KOADRILA ONENA:
– SANTOKATXONES
KOADRILERA ONENA:
– “R Ke R”-ko ARANTZA
KOADRILERO ONENA:
– “Ekihotz”-eko IBAI
KOADRILA TXIKI ONENA:
– NORA ZOAZ? MANZANAS TRAIGO
KOADRILERA TXIKI ONENA:
– “Geldiezinak Junior”-eko HAYDE
KOADRILERO TXIKI ONENA:
– “Los que faltaban”-eko DIEGO
JANTZIRIK ONENAK:
– SANTOKATXONES
TXIKIEN JANTZIRIK ONENAK:
– EZADOSKIZUNAK
SOINU-BANDA ONENA:
– HAZ-T
ARGAZKI ONENA:
– MAGÜETILLAS
Partehartze ikaragarria da jai hauetako adierazleetako bat eta baita, guztion artean eta guztiontzat egindako jai-egitaraua. Horretarako 60 bileratik gora egin dira jaiak antolatu eta koordinatzeko eta bertan herriko hainbat eta hainbat erakundek hartu dute parte; besteak beste: koadrilak, Txosna-batzordea, Jai-batzordea eta antolaketan zeresana duten udal zerbitzuak (Serantes Kultur Aretoa, Udaltzaingoa, Lan-brigada, Garbiketa-zerbitzua…
Hitz bitan, lan honi esker, santurtziarrok euren jaiak sortzen eta gozatzen jarraitu nahi duten ondasuntzat hartzen dutenez eta eguraldia lagun izan dugulako, Karmengo jaiak berriz re ikaragarri arrakastatsuak izan dira.