- Programatutako ekintzetan 400.000 lagunetik gora bildu dira. Haietatik, 89.000 kontzertuetan izan dira.
- Jaietako asteburu bietan Metro Bilbaok 67.978 bidaia erregistratu ditu, 2013an baino %1,4 gehiago.
Igande gauean, urtero bezala, Mentxuk agur esan zien Santurtziko Karmengo jaiei. Aurretik izandako Gorka sarien banaketan ere jende asko izan zen.
Jarduera guztiak aurreikusitako orduetan burutu dira eta ez da gorabehera nabarmenik izan, aurreko urteetako jaietan izan zen giro lasaian, nahiz eta guztietan jende asko bildu den. Jaiak bukatu dira eta balantzea ona baino hobea da zentzu guztietan, datuek argi eta garbi erakusten baitute Santurtziko jaiek erreferentea izaten jarraitzen dutela, publiko ororentzako programazioa egiten dela, oso giro adeitsuan, eta jendea ondo pasatzera hurbiltzen dela herrira.
Jaietan zehar programatutako 148 ekitaldietatik, gehi bat-batean asmatutako bat, ez da bat bera ere bertan behera utzi eta guztietan izan da parte-hartze handia, publikoa zein zen ere. Halaber, Udaltzaingoak eta DYAk bitarteko ugari jarri dute, herriko jaietan parte hartu dutenen segurtasuna zaindu dutenak, programazioa behar bezala gauzatzen lagunduz.
Bat-bateko ekintza hau 16an herri-abestiak kantatzeko bildu zirenean izan zen, programan ez zegoena, baina arrakasta handia izan zuen eta hurrengo urteko jai-egitarauan sartuko dugu.
Esan beharra dago “off” programa osatzen duten jarduerak gehiago izan direla, jaietako eskaintzan oso aberasgarriak direnak eta jai-egitarau ofizialean txertatuko direnak agian.
Ohi bezala, azpimarratu behar da kontzertuetara eta programatutako ekintzetara joan den jendetza, izan ere, jaietako hamar egunetan 400.000 bat lagun bildu dira.
Gaueroko kontzertuetara joan den jende kopuru handia kontuan harturik, oso harrera ona izan dutela esan dezakegu. Kontzertuek, guztira, 89.000 bat lagun bildu dituzte eta horietan jendetsuenak Dani Martínen kontzertua (25.000 lagun), Mago de Ozen kontzertua (14.000) edo Los Inhumanos, Mojinos Escozios edo Efecto Pasilloren kontzertuak (12.000) izan dira. Alkateak datutzat eman du Dani Martínen kontzertura hogei bat autobus etorri zirela Estatuko hainbat lekutatik. “Jaiak santurtziarron ondarea izateaz gain, ekonomia bultzatzen dute eta kanpotarrak erakartzen ditu”.
Urtero bezala, Karmengo Amaren Prozesioak jendetza bildu du. Aurten ehun ontzitik gora hartu dute parte prozesioan, eta ez da inolako gorabeherarik izan. Prozesioan 40.000 lagun inguru bildu dira, bai itsasoan, bai lehorrean. Sardinada, jaien hasiera, jende gehien bildu duen bigarren ekintza izan da, 25.000 bat lagun. Programazio osoan guztira 400.000 bat lagun elkartu dira.
Koadrilakideen, 38 koadrilen eta 39 haurren koadrilen parte-hartzea da azpimarragarria, guztira 1.000 koadrilakide baino gehiagok hartu baitu parte.
Jaietako lehenengo egunean egiten den Sardinaren Egunerako Udalak bere 24 pailak banatu zituen. Juan XXIII eta Mendizabal Kapitaina kaleen artean mila kilo sardinatik gora banatu ziren, eta horiez gain, koadrilek eta ostalariek makina bat erre zituzten, urtero bezala bat egin baitzuten sardinada tradizionalarekin.
Berrikuntza gisa, pantaila erraldoia aipatu behar dugu. Honetan, prozesioa, aurreko jaietako bideoak, kontzertu asko eta “Telecomi” izenarekin ezagunak egin diren Jai Batzordearen albistegiak proiektatu dira. Hau azken orduko ekimena izan da, Jai Herrikoien 35. urteurrena dela eta, Casa Torre Jauregian egin den Erakusketaren ondorioz.
“Soy de Santurtzi Aldea Guay” abestia berrargitaratu eta bideoklipa egiteak jaietako kanta bilakatzea ekarri du eta gure maskotarenarekin batera sarri entzun da egun hauetan.
Horren haritik, erakusketak eta jai herrikoien 35. urteurrenarekin lotutako jarduerek jaietako jarduerak bultzatu dituzte eta gure jaietako patrimonializazioan puntu gorena izan dira.
Segurtasuna
Segurtasunari dagokionez, esan beharra dago aurten 384 polizia izan direla –txanda guztiak kontuan harturik, 3.350 ordu- segurtasuna zaintzen jaietan eta ez dela gorabehera nabarmenik egon. Guztira, 18 atxilotu izan da ebasketa, trafiko-segurtasunaren kontrako delitu edo lesioengatik. Gainera, 40 konfiskatze izan dira, askotariko gauzak jasota. Hauen artean, 550 haragiki eta jaki galkor jaso dira, osasun publikoaren kontrako arriskuagatik.
Guztira, 80 salaketa jarri dira ebasketagatik, batez ere txosnagunean.
Bestetik, DYAk 84 lagun artatu ditu hamar jai egun hauetan, herrian izan diren artatzeko gune guztietan. Hauetatik 15 ospitaletara eraman dira. Burutu diren jardueren arrazoiak honakoak izan dira: traumatismoak, zorabioak edo intoxikazio etilikoak. Giza baliabideak, guztira, 147 pertsona izan dira, 11 ur-sorosle, 113 teknikari, 20 erizain eta 6 mediku.
Garbiketa
Garbiketa taldeen helburuetako bat goizeko lehenengo orduetatik kaleak ohi bezain garbi izatea izan da. Horrela bada, garbiketa-zerbitzuen lana nabarmendu beharra dago, azkar eta ondo egin baitute lan, goizean goizetik jai-gunea ezin garbiago egotea lortuz, oharrarekin batera doazen irudietan argi ikusten denez (oso astunak direnez ez ditut erantsi).
Guztira, 63,9 tona zabor jaso dira (2013an 74,5) jai-gunean eta 2 milioi litro ur eta 340 litro desinfektatzaile erabili dira eta beste horrenbeste lurringai. “Aurten zabor gutxiago jaso izanaren arrazoiak bi izan daitezke. Batetik, txosnetan edalontzi birziklagarriak erabili direla eta bestetik, kaleko edana gutxiagotan izan dela”.
Jai egunetan zehar, 28 langile aritu dira lanean eta aurten lehenengoz erabili dira lurra garbitzeko bi makina batera gauero jaia bukatzean, garbiketa askoz arinago burutu delarik. Gainera, kale-garbitzeko makinak, espaloi-garbitzaileak, biltzaileak eta eskuzko baldeoa egiteko ekipoak erabili dira. Egun hauetan ur azala ere garbitu da egunero
Garraioa
Baina zalantzarik gabe, metroa izan da gehien erabili den garraio publikoa, arestian aipatu bezala, jaietako bi asteburuetan asteburu arrunt batean baino 37.958 bidaiari gehiago ekarri ditu eta. Asteburu horietan Santurtzira hurbildu diren gehienak, Metro Bilbaoren iturrien arabera, Sestao, Barakaldo, Portugalete, Gurutzeta eta Indautxutik etorri dira.
Horrez gain, nabarmentzekoa da hilaren 16an, Karmen egunean, aurreko asteazkenean baino 2.850 bidaia gehiago egin zirela. Hilaren 15ean, asteartea, Dani Martínen kontzertua ikustera aurreko asteartean baino 4.800 bidaiari gehiago etorri ziren.
Guztira, jaietako bi asteburuetan Santurtziko geltokian 67.978 bidaia erregistratu ziren, iazko bi asteburuetan baino 975 gehiago (%1,4).
Gorka sarien banaketa
Azkenik, gogorarazi beharra dago igandean, jaietako azken egunean, Gorka sariak banatu zirela, eta ekitaldi horretan parte-hartze ikaragarria egon zela. Hona hemen sarien irabazleak:
Haurren jantzirik onenak: Sorromorropikotaioke!
Haurren koadriletako kiderik onena (neskatoak): Carlota (Beti zeozer)
Haurren koadriletako kiderik onena (mutikoak): Jon Sáez (R ke R)
Haurren koadrilarik onena: Festako erregeak
Argazkirik onena: R ke R
Soinu bandarik onena: Ceda el vaso
Jantzirik onenak: Muy Verdad
Koadrilakiderik onena (emakumezkoa): Maru (Haz-T)
Koadrilakiderik onena (gizonezkoa): Borja (Geldiezinak)
Koadrilarik onena: Golondriz Taldea