Santurtziko Inauterietako jaitsiera handia martxoaren 9an izango da 19:00etatik aurrera. Desfilea Sardinera parkean hasi, eta Itsasalde eta Habana ontzia kaleetan zehar ibili ondoren, Gernika parkean amaituko da. Han, 21:30ean, sari banaketa izango da eta, 23:00ak arte, dantzan ibiltzeko berbena izango da.
Otsailaren 8tik martxoaren 5era arte zabalik egongo da XV. Edizioko jaitsieran parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak hurrengo hauen bidez egin ahal izango dira:
– Inauteriak antolatzen dituen Kultura Erakundea den Serantes Kultur Aretoaren webgunea: www.serantes.comwww.serantes.com
– Casa Torre Jauregian, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Parte hartzaileek bi kategoriatan aurkeztu ahal izango dira: TALDEKOA (4 pertsona baino gehiago) eta BAKARKAKOA.
Aurten sari gehiago izango da eta sariak handiagoak izango dira. Hona hemen sariak:
TALDEAK:
1. saria 1000€ + garaikurra
2. saria 800€ + garaikurra
3. saria 700€ + garaikurra
4. saria 600€
5. saria 500€
6. saria 400€
7. saria 300€
8. saria 250€
9. saria 200€
10. saria 150€
11. saria 100€
12. saria 100€
BAKARKA: Sari bakarra 200€ + garaikurra
TRAMANKULU ONENA: Sari bakarra 200€ + garaikurra
ITSAS-MOZORRO ONENA TALDEKA: ESaria irabazten duen taldeak itsasoarekin lotutako mozorroak baditu, 500€-ko sari-gehigarria izango du.
Gainera, kuadrilla eta taldeen parte hartzea sustatzeko asmoz, 15 lagun baino gehiagokoak izanez gero, 50 euroko 30 dieta emango zaie gehienez, izena ematen duten ordenaren arabera.
Jaitsiera antolatzeko zenbakiak martxoaren 6an izango den bileran banatuko dira. Bilera Casa Torre Jauregiko (Sabino Arana, 5 – metroaren aurrean) Higarillo aretoan izango da 20:30ean.
Gainera, herriko saltoki eta ostalaritza-lokalak jaia girotzen dinamizatzaileak izateko asmoa dagoenez, lokaletan itsas kutsua duten apaingarriak jartzea eta merkatariak eta ostalariak mozorrotzea eskatu zaie. Udaleko Turismo eta Merkataritza arloak lehiaketa egingo du eta itsas kutsuaz apaindutako lokalik onenari 500 euroko saria emango dio.
Santurtziko inauterietako ikurrik garrantzitsuena jaitsiera da eta mozorroen artean itsas kutsua dutenak. Jaitsiera horrek inguruan eragin handiagoa izan dezan, Serantes Kultur Aretoak, inauterietako antolatzaileak, inauterietako mozorroa sustatu nahi du, baina itsas-mozorroa dutenen artean sari berezia izango da; izan ere, herriko jaiekin gertatzen den bezala, Santurtziko inauteriak inguruan oihartzun handikoak izateko asmoa dugu.
Martxoaren 1ean, Santurtziko heziketa zentroek ere ospatuko dute, ohi bezala, inauteri jaia Gernika parkean. Haurrentzako berbena eta jolasak izango dira 17:00etatik 21:00etara.
Santurtziarrak eta kanpotarrak mozorroa jantzi eta inauteri atsegin horretan parte hartzera gonbidatzen ditugu.