Aurten gure herriko jai nagusien kartelean bihotz handiko Mentxu ikusiko dugu.
Santurtziko Karmengo jaietako kartela aukeratu duen epaimahaiak Danel Bringas Egilior Serantes Kultur Aretoaren presidentearen bidez jakinarazi du zein izan den aurtengo jaiak iragartzeko kartel-lehiaketaren irabazlea.
Aritz Garcia Garcia barakaldarraren kartela izan da irabazlea, eta 1.000 euroko saria jaso du. Horrela bada, kartelean Santurtziko jaietako elementurik ezagunenak islatu ditu: Mentxu eta sardina, eta atzean portua eta Karmengo Ama.
Accesit bi sari ere banatu dira, 200na eurokoa. Euretako bat Asier Martinez de la Pera portugaletetarrak irabazi du, bestea, berriz, Ricardo del Rio Serranok. Asier Martinezek hain berezkoak dituen alaitasuna eta giro ona islatu nahi izan ditu kartelean, eguneroko errutina apurtu eta ondo baino hobeto pasatzera gonbidatuz. Ricardo del Riok egindakoak indar handia transmititzen du. Bertan jaietan dagoen herri koloretsu eta bizia eta gaur egun bizi ditugun garai berriak (Mentxu selfie bat ateratzen) uztartu ditu.
Aurten hamazortzi (18) lan aurkeztu dira.
———————————————–
Itsas prozesioan parte hartzeko zozketa abian
Bestalde, Itsas Prozesioan parte hartze handiagoa lortzeko, azken urteotan santurtziarren artean Serantes Kultur Aretoak kontratatutako ontzietan joateko txartel ugari zozketatu izan dira, eta gainera, ontzi partikularrei laguntza eman izan zaie prozesioaren itsas-segizioaren parte izan daitezen. Aurten ere gauza bera egingo da.
Parte hartu ahal izateko Casa Torre jauregiko atarira jo da eta bertan dauden txarteletako bat beteta horretarako jarri den kutxan sartu behar da. Auzokide bakoitzeko txartel bakarra onartuko da. Jauregia 9:00etatik 14:00etara eta 18:15etik 21:30era egongo da zabalik. Eta uztailaren 4ra arte egongo da zozketan parte hartzeko aukera.
Zozketa uztailaren 5ean egingo da 12:00etan Casa Torre jauregiko Higarillo aretoan eta uztailaren 7an, 12:00etatik aurrera, irabazleen izenak Serantes Kultur Aretoaren webgunearen iragarki-taulan http://www.serantes eta Casa Torre jauregiko atezaintzan argitaratuko dira.
Santurtziko Karmengo prozesioa santurtziar guztiok maite dugun ekitaldia da. Ehun urtetik gora da urtero uztailaren 16an Karmengo Amaren irudia ontziratu eta itsaso zabalera eramaten dela, hildako arrantzaleen omenez lore-eskaintza egiteko.