Larunbat honetan, ekainak 23, 19:00etan Francisco Javier Gilen “Bilbotik Parisera” argazki-erakusketa inauguratuko da Casa Torre jauregian. Erakusketa uztailaren 27era arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Francisco Javier Gil Santurtzin jaio zen 1976an eta berton bizi izan zen 2013an Parisen bizitzen jartzea erabaki zuen arte.
Gaur egun, agentzia garrantzitsuenekin ari da lanean, izan ere, bere argazkiak nazioarteko hedabide askotan argitaratu dira, esate baterako, National Geographic-en, GEOn, The Telegraph-en, La Stampa-n, Ça m’interesse-n eta beste hainbatetan, bai eta turismo-bulego batzuetan ere, hala nola, Bizkaian, Normandian, Loten…
Hiri kosmopolita batean bizitzea eta munduan zehar bidaiatzea ez dira eragozpen izan bere familia, lagun eta jatorrira itzultzeko. Nazioartean jasotako ezagutzak eta bizipenen amalgama horrek bere obra osatu dute eta esperientziaz aberastu.
Beharbada, sofistikazio eta apaltasunaren uztarketak definitu dezake bere obra ondoen: jendea, eraikinak, paisaiak arratsaldearen argipean, hamaika aldiz egindako ibilbidean ateratako argazkiak, gure herrixka ederra argiaren hiriarekin elkartzen dutenak.