Atzo goizekoa dela ematen duen arren, 35 urte joan dira 1979ko azaroaren 19an gaueko 10:30ean, aspaldiko Serantes Zinema-aretoan, Cómicos de la Lengua (gerora Karraka izango zena) taldeak hasiera eman zion Jaialdiari “Nafarroa 1500” ikuskizunarekin. Handik aurrera ehunka lan ikusi ahal izan ditugu Santurtziko Antzerki Jaialdian.
Hasiera hartan, Jaialdiaren izena “Muestra de Teatro Vasco” izan zen eta lehen udalbatza demokratikoaren ekimena izan zen herriko kultura dinamizatzeko.
Bitarteko gutxi baina gogo handiz burutu zen Lehen Erakusketa hura oso arrakastatsua izan zen, beraz urteetan errepikatu zen. Aste beteko erakusketa zenez, “Santurtziko Antzerki Astea” izena hartu zuen eta bigarren Ediziorako bazituen estatu osoko taldeak.
Lehenengo “Aste” horretatik gaur egunera arte, milaka pertsonak gozatu ahal izan dute antzerkiaz, dantzaz eta lirikaz Jaialdi honetan, hauxe baita bere beste ezaugarri bat: publiko guztientzako orotariko antzerki proposamena. Helburu honekin jarri dira abian hainbat ekimen, sustraiak ahaztu gabe Jaialdiak etengabeko bilakaera izatea bultzatu dutenak, eskaintza eta formatuak egokituz. Gauzak horrela, norbaitek aztertuko balitu 35 urte hauetako egitarauak, gure lurraldean ekoizpenean, banaketan eta antzerki-emanaldietan izan diren aldaketa garrantzitsuenak ikus litzake.
Horixe da Casa Torre Jauregian azaroaren 7tik 27ra izango den erakusketaren helburua, gogoratzeko, aztertzeko, eta agian, gutako asko “gazteagoak” gineneko aspaldiko garaiak faltan hartzeko erakusketa izango dena. Izan ere, Jaialdia Santurtziko eta inguruko herrietako gazte askorentzat topo egiteko eta deskubritzeko tokia izan zen, gure ondoan izan da askatasuna lortu genuenetik.
Hasierako une horiei keinua egin nahian, baina azken urteotako programazioaren ardatzak mantenduta, hilabete batez, era guztietako ikuskizun eskaintza zabala izango dugu, baina oraingo honetan aretokoa baino ez, hasieran egiten zen bezala. Hauek guztiak aukeratzeko irizpidea guztiok gozatu ahal izatea izan da: hala ohiko kontsumitzaileek, nola hasiberriek.
Eta duela 35 urte bezala, oroitzapenezko Edizio honetako azken ikuskizunean “Cómicos de la Lengua” taldearekin oholtzara igo zen Ramón Bareak Jaialdiari bukaera emango dio aurten, bere ustez “oso antzerkizalea” den plazan.
Santurtziko Antzerki Jaialdia urriaren 24an hasi eta azaroaren 29an bukatuko da. Oraingo honetan, egitarauak aretoko 16 ikuskizun izango ditu, haien arteko bi gazteentzat eta bat haurrentzat direlarik. Eszena-programazioan, antzezlanez gain, opera bat ere izango da. Halaber, ikuskizun bat euskaraz izango dela azpimarratu nahi dugu.
Antzerki Jaialdiak edizioa honetan hainbat artista izango dira gurekin: Anabel Alonso, Pepón Nieto, Antonio Pagudo, Iñaki Miramón, Toni Acosta, Miguel Rellan, Malena Alterio, Clara Lago, Ramón Barea, eta askoz gehiago, gaur egungo eszena-zuzendaririk garrantzitsuenen gidaritzapean.
Hona hemen Antzerki Jaialdiak izango dituen eszena-ikuskizunen zerrenda:
Data
|
Ikuskizuna
|
Prezioa
|
|
10-24
|
“Jugadores” (Luis Bermejo, Miguel Rellán, Jesús Castejón eta García Millán |
18 €
|
|
10-25
|
“De mutuo desacuerdo”, (Iñaki Miramón eta Toni Acosta) |
18
|
|
10-26
|
“Minutos” (Haurrentzat) Marcel Gross klownarekin |
4
|
|
10-29
|
“Heian” (Zen del Sur) |
10
|
|
10-30
|
“Cabaret Chihuahua” |
10
|
|
10-31
|
“Sonata de Otoño” Daniel Veronesek zuzendua |
15
|
|
11-1
|
“La venus de las Pieles”(Clara Lago eta Diego Martín) |
18
|
|
11-7
|
“El Eunuco” (Anabel Alonso, Pepón Nieto…) |
18
|
|
11-8
|
Edipo (Cía Portuguesa Do Chapitó) |
14
|
|
11-13
|
“Pankreas” – Euskeraz- (Joseba Apaolaza, Patxo Tellería, Mikel Martínez) |
10
|
|
11-14
|
“Emilia” (Malena Aleterio, Alfonso Lara, David Castillo…) |
18
|
|
11-15
|
Opera: Don Giovanni |
30
|
|
11-21
|
“Cuarteto del Alba” Lander Iglesiasek zuzendua |
14
|
|
11-22
|
“Verano en diciembre” (Testua: 2012ko Calderón de la Barca Saria) |
14
|
|
11-28
|
“The Gagfather” Cía. Yllana |
14
|
|
11-29
|
“Última función”, (Ramón Barea eta Itziar Lazkano) |
12
|
|
Eta gure Jaialdia oraindik ere gertuago izateko gure publikoarentzat, 100 euroko Abonua jarriko da salgai, 15 antzerki-ikuskizun paregabe ikusi ahal izateko (hots, jaialdiko programazio osoa, opera izan ezik).
Era berean, 4 eurotan “Cabaret Chihuahua” eta “Heian” ikuskizunetarako abonua dago gazteentzat.