XXXVIII. Antzerki Jaialdia aurten azaroaren 1ean hasi eta abenduaren 2an bukatuko da.
Oraingo honetan, kalitate handiko 16 ikuskizun bikain izango dira, gehienak formatu handikoak. Besteak beste, nazioarteko dantza ikuskizun bi izango dira: “Tu nombre me sabe a Tango”, tangoaren sustraietara sartzen den Kolonbiako ekoizpena, eta “Chouz”, etxeko txikientzat zuzendutako Nathalie Cornille talde frantziarraren lana. Nazioarteko beste talde bat ere etorriko zaigu: Do Chapitó talde portugaldarra. Euskararen tartea, ordea, sekulako bi ikuskizunek beteko dute: Bernado Atxagaren Obabakoak eta euskal musikaren historia birpasatzen duen Ez Dok Hiru umorezko ikuskizuna.
Aurkeztuko diren lan gehienak formatu handikoak dira. “El último tren a Treblinka” antzezlanean, adibidez, 175 ikus-entzule baino ezin izango dira sartu, publikoa ohe-literetan jarriko delako, antzezlanaren parte bilakatuz.
Jaialdi honetan antzerki-munduko antzezle adierazgarrienetako batzuk elkartuko dira, besteak beste, Carmen Machi, Pepón Nieto, María Barranco, Luis Merlo, Malena Altero, Isabel Ordaz, Mariano Peña, Daniel Guzmán, Miren Ibarguen, Joseba Apaolaza, Itziar Atienza…
Lan horien sarrerak merke-merkeak dira, 4-20 euro bitartekoak, eta gainera lan guztiak gozatzeko 125 euroko abonua dago (umeentzakoa eta euskarazkoak izan ezik).
Antzerki Jaialdiaren barruan Euskadiko Antzoki Sarearen (SAREA) Batzar Nagusia izango da, eta bertan Euskadiko udal antzokietako zuzendari/programatzaileek hartuko dute parte.
Antzerkia beti izan da gizakiok munduaren aurrean jartzen garen lekua bizi dugun unea ulertzeko. Era berean, Santurtziko Antzerki Jaialdiak, 38 urte pasa ondoren, unean uneko kultura-adierazpen garrantzitsuenaren inguruan beste batzuekin elkartzeaz gozatzen laguntzen diguten ekimen ugari horien arteko beste tanta bat izan nahi du. Agian horregatik bilduko dira berriro milaka lagun Serantes Kultur Aretoak eskaintzen dituen lanen inguruan. Hona hemen lanak:
Data |
IKUSKIZUNA
|
11-01 |
La vida es sueño. Teatro del Temple taldea |
03 |
La autora de las Meninas, Carmen Machi, Mireia Aixalà eta Francisco Reyes |
04 |
Obra de Dios, Mariano Peña, Chema Rodríguez-Calderón eta Bernabé Fernández |
05 |
Dantza/Musika: Tu nombre me sabe a tango |
09 |
Obabakoak (euskaraz) |
10 |
Jardines. Impomadrid taldea |
11 |
Los universos paralelos Malena Altero, Daniel Grao, Carmen Balagué, Belén Cuesta eta Itzan Escamilla |
16 |
Ez dok hiru (euskaraz) |
17 |
Espacio Disponible, Perigallo teatro taldea |
18 |
Dos más dos, Daniel Guzmán, Miren Ibarguren, María Castro eta Álex Barahona |
24 |
El test, Luis Merlo, Antonio Molero, Maru Valdivielso eta Itziar Atienza |
25 |
La comedia de las mentiras, Pepón Nieto, María Barranco, Paco Tous, Canco Rodríguez, Angy Fernández, Raúl Jiménez eta Marta Guerras |
26 |
Danza: Chouz (ume eta familia osoarentzako ikuskizuna) |
30 |
El Último tren a Treblinka, |
12-01 |
Atelier de Tiempos Muertos, O Chapitô taldea (Portugal) |
12-02 |
He nacido para verte sonreir, Isabel Ordaz eta Nacho Sánchez |