Santurtziko Zine Jaialdiaren bosgarren edizioaren kartela aurkezten dizuegu Erika Arribas eta Jon Casamayor aktorearen eskutik (Ultimo tren a Treblinka, Cabaret Chihuahua), Luz Aideren jantzien (Miguel de Cervantes, 12) eta Santurtziko Itsas Museoaren laguntzaz. Argazkia: Javier Trapero
Edizio berria irailaren 15ean hasi eta urriaren 7an amaituko da, eta bertan hamaika proiekzio izango ditugu ikusgai zine-jaialdiaren ataletan sailkatuak, hurrengo atal hauetan hain zuzen: Santurtzi, Estatal, ibiltariak (Amnistia Internacional erakundearekin lankidetzan) eta Euskal Pantailak, euskal zinea sustatzeko atala.
Horiez gain, zine-jaialdiarekin lotuta, zenbait ostalaritza-lokaletan zineari buruzko pintxo dastaketa, jaia Txinbito ontzian eta hainbat saio berezi ere izango ditugu.
Aurten berriro helduko diogu Santurzine XS hezkuntza-egitasmoari, non herriko eskoletako ikasleek egindako film laburrak eskainiko diren, sormenaren askatasunetik abiatuz eta giza eskubideen artikulu batean oinarrituz. Atal hau ere Amnistia Internacional erakundearen babespean egingo da. eta lanak bigarren hezkuntzako institutuetan jarriko dira ikusgai.
Edizio berriaren aurkezpena, programazio, berrikuntza eta guzti, irailaren 5ean egingo da (asteartea) Santurtziko Casa Torre Jauregian. .