Ostiral honetan Serantes Kultur Aretoak K-Produccionesen “Ejecución hipotecaria” antzezlana estreinatuko du. Ekoiztetxe hau ezaguna da gai sozialei buruzko obrak eszenaratzen dituelako, bizirik dauden egileek sortutakoak. Serantes Kultur Aretoak behin baino gehiagotan aritu da berarekin lankidetzan, izan ere, bi ikuskizunetan ekoizkideak izan dira, “En tierra de nadie” eta “Yo Satán” lanetan hain zuzen.
Miguel Angel Sanchezek idatzitako obra honen istorioa Alemaniako hiri batean gertatutako gertaera batean dago oinarrituta. Iazko udako egun batean, langabetu batek eskopeta eskuan egin zien harrera etxetik kaleratzera zihoazkion batzorde judizialeko kideei.
Proiektu honetan parte hartu duten artista ezagun guztiek oso lan fina egin dute, bai zuzendariak eta antzezleek, besteak beste Adolfo Fernándezek, bai teknikariek: Mariano Marin, “Tesis” edo “Abre los ojos” filmetako musikaren konpositorea, da musikaren egilea; Eduardo Moreno eszenografo ezagunak, “Veraneantes” eta “De ratones y hombres” lanen diseinatzaileak, egin du antzezlanaren eszenografia; eta Pedro Yagüe, “Urtain”, “La avería », « En la luna » eta abarretan aritu dena, izan da iluminazioaren arduraduna.
“Ejecución hipotecaria” antzezlana Santurtziko Antzerki Jaialdian estreinatuko da. Izan ere, urtero saiatzen gara Serantes Kultur Aretoan estreinaldi nagusiren bat izaten edo behintzat, Euskal Herriko eszenatokietan oraindik estreinatu gabeko lanak gurera ekartzen.