Epaimahaiak, Serantes Kultur Aretoko, udal talde politikoko eta jai batzordeko zenbait kidek osatuta, internautek facebook eta tuentiren bidez aukeratu duten kartel beraren alde egin dute Santurtziko jaiak iragartzeko.
Gaur goizean Casa Torre Jauregiko eraikinean eta hainbat lehiakide bertan zeudela, Serantes Kultur Aretoko Presidentea den Danel Bringas Egilior jaunak epaimahaiaren erabakiaren berri eman du. Hogeita sei kartel aurkeztu dira, eta irabazlea Portugaleteko Asier Martínez de la Pera Gómezek egindakoa izan da, non ikus daitekeen kaio bat burua uretan sartzen santurtziar sardinekin jaiak partekatzeko.
Berrehuna euroko bi Accesit sarien irabazleak Charly Urbina eta Lorena eta Alejandra Gómez Fernández ahizpak izan dira. Urbinaren kartelean Santurtziko jaietako elementu adierazgarrienak ikus daitezke, Gómez Fernández ahizpek berriz, kartel apal eta garbia egin dute, bertan bikote bat azaltzen da alai eta pozik Santurtziko jaietan parte hartzen.
Aurten, Serantes Kultur Aretoak herritarren iritzia kontuan hartu nahi izan du, eta facebook eta tuentiren bidez gogokoen duten kartelaren alde egiteko aukera eman die. Bozketan 2.480 lagunek hartu dute parte, eta epaimahaiarekin bat egin dute kartel irabazlea eta accesit sarietako bat aukeratzean. Serantes Kultur Aretoko Presidenteak esan duen bezala, “eskertu beharra dago sare sozialetan egon den parte hartze handia, laguntza handia eman dutelako urtero zaila den erabaki bat hartzen”.
Honi buruzko informazio handiagorik nahi baduzu deitu 94.420.58.50 telefonora edo mezua idatzi presidencia@serantes.com helbide elektronikora.