Santurzine Santurtziko zine-jaialdiak dagoeneko zabalik du seigarren ediziorako deialdia, aurten irailaren 28 eta urriaren 20a bitartean. Urtetik urtera sendoago dabil, izan ere, gaur egun Euskadiko erreferentziazko zine-jaialdia da.
Estatu mailako, Ibiltariak eta Euskal Pantailak ataletarako lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 22a izango da; Santurtzi atalerako, berriz, egileek irailaren 2ra arte izango dute epea zabalik. Hamabi kategoria daude eta saritan 3.500 euro irabazteko aukera
Jaialdiaren ezaugarri nagusiak oinarri, zenbait jarduera errepikatu egingo dira eta beste batzuk berrinterpretatu. Oraingo honetan ere, herriko ostalaritza, merkataritza eta hezkuntza arloekiko sinergiak izango dira jaialdiaren apustu nagusiak.
Aurten atal ofizial berria egongo da, bosgarrena, jaialdia hasi baino lehentxeago iragarriko dena. Bestalde, Ibiltariak atala are gertuago izango dugu, edizio honetan armen salerosketa eta berorren ondorioak aztertuko baitira, eta Bilboko Portua bertatik bertara dugu
Iaz Santurzinek 400 lanetik gora jaso zituen eta herriko 17 film labur, inoizko kopururik onena. Gainera, ikusle-kopurua bikoiztu ez ezik, espektatiba guztiak gainditu ere egin ziren zenbait jarduera osagarri egin zirelako, hala nola, itsasontzian egindako jaia, hezkuntza-proiektuak eta Itxierako Gala, non Anabel Alonso aktore santurtziarrari aitorpena egin zitzaion
ENKOADRAKETA BERRIAK. Urrun dugu 2013an abian jarri genuen zine-hitzordu hura. Gaur egun, jaialdiak dirauen hiru asteetan film labur eta luzeak aurki daitezke, fikzioa eta dokumentala, estreinaldi batzuk eta bertoko zein kanpoko zinema, nazioarteko zinema lurraldez zein bokazioz, horren adibide Ibiltariak atalean Amnisty International elkartearekin lankidetzan egindakoa.
Film laburren protagonismoa gure herriarenarekin lotuta dago. Horrela, bertoko lanen atala ez ezik, publikoak emanaldiak herriko taberna eta bestelako gune alternatibo batzuetan ere ikusten ditu; eta herriko beste eragile batzuekin etengabeko sinergia topatze horretan, jaialdiak bat egiten du ostalaritza, merkataritza eta hezkuntza-zentroekin, hezkuntza baita Santurzineren ardatzetako bat.
Filosofia honek, zeinek egiten duen Penintsulako jaialdi atipiko eta heterodoxoetako bat, bere horretan jarraituko du “Enkoadraketa Berriak” lelopean harritu egingo duen edizio honetan.
Edizio berriko jaialdian hamabi sari eta 3.500 euro banatuko dira, gidoi-lehiaketaz gain. Estatu mailako, Ibiltariak eta Euskal Pantailak ataletarako lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 22a izango da; Santurtzi atalerako, berriz, egileek irailaren 2ra arte izango dute parte hartzeko aukera. Oinarri osoak santurzine.es webgunean eta jaialdiaren sare sozialetan daude irakurgai.
BERE HORRETAN DIRAU GIZARTE KONTZIENTZIAK… SORPRESA UGARI LAGUN. Aurtengo jarduerak poliki-poliki jakinaraziko dira, baina aurreratu daiteke arrakasta handia lortu duten proiektu eta dinamikek bere horretan jarraituko dutela, esate baterako, gidoi lehiaketa, Santurzine XS edo Ibiltariak, Amnisty International elkartearen babespeko atal ibiltaria. Urtero gaia aldatu egiten den arren, beti jarduten da giza eskubideen urraketarekin lotutako gatazka eta arazoez.
Edizio honetan gai polemiko bezain ezezagun beten aldeko apustua egin da: atal honetako lanek lotura izan beharko dute arma salerosketa eta berorren ondorioekin. Gaia gertutik bizi dugu, Bilboko Portuarekin baitu harreman zuzen-zuzena. Horrela bada, uste dugu guregan uste baino eragin handiagoa duten errealitateak azaltzen lagunduko duela, azken batean gaia ulertu eta horri buruzko hausnarketa eragingo du eta. Atala bereziki Santurtziko institutuetako ikasleei zuzenduta dago.
Hortaz, lau atal ofizial dira: Santurtzi (herrian errodatutako plano edo eszenaren bat duten lanak), Estatu mailakoa (Espainiako Estatuan ekoiztutako lanak), Ibiltariak eta Euskal Pantailak Euskadin egindako film labur eta luzeetarako. Dena dela, aurten beste gehigarri bat dago: bosgarren atala egongo da, edizio berria hasi aurretik ezagutaraziko den sorpresa alegia.
2017ko BALANTZEA. Iaz Estatuko eta nazioarteko 400 lanetik gora aurkeztu ziren (film labur, luze eta dokumentalak) eta bertoko 17, orain arte parte-hartzerik handiena, urtetik urtera gora doana.
Ibiltariak atalak hiru institututako ikasleei munduan giza eskubideen urraketarekin lotutako errealitateak erakutsi zizkien. Horrela bada, Kantauri, Hijas de la Cruz eta San Jose de Calasanz zentroetako DBHko 3. eta 4. mailako hirurehun bat ikaslek, euren botoen bidez, Ibiltariak saria Gazako errealitatea salatzen zuen dokumental bati eman zioten. Bestalde, Santurzine XS atalak berriro jarri zituen lehen hezkuntzako ehun bat ikasle bazterketa ezari buruzko film laburrak egiten.
Hainbat jarduera izan genituen: Pintxo eta ardo dastaketa itsua, zinea gaiburupeko pintxoak, zinetik bizitzeari buruzko hitzaldia batxilergoko ikasleentzat (Pedro Rivero bi Goya saridunaren eskutik) edo zenbait filmen estreinaldia, hala nola, Ekaj, New Yorken errodatuta bera, zeinen zuzendariarekin zuzeneko solasaldia egiteko aukera izan genuen, edo Marisa en los Bosques. Den-denak eta beste batzuek osatu zuten orain arte ikusle eta proposamen gehien batu dituen edizioa.
INFO + secretaria@santurzine.es helbide elektronikoan
www.santurzine.es
& 697 730 956