Ostiral honetan, hilak 24, 19:30ean zenbait diziplina artistikoz egindako lanez osatutako erakusketa kolektiboa inauguratuko da Casa Torre jauregian. Erakusketan Sareak eskultura-tailerrean egindako azken lanak egongo dira ikusgai abenduaren 12ra arte, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.
Hona hemen tailerreko partaideak:
Adolfo Cuevas: Eskultura eta grabatua, Alfonso Batalla: Eskultura eta argazkilaritza Ana García: Eskultura eta pintura, Amaia Sáez: Grabatua, Frank Pardo: Eskultura eta pintura, Mª Eugenia Maraval: Eskultura eta pintura, Mikel Varas: Eskultura, Nagore López Makua: Moda eta eskultura, Lourdes Rodríguez: Eskultura, Peio Erroteta: Escultura eta argazkilaritza, Ramón Arias: Eskultura, pintura eta grabatua eta Ubaldo Serna: Eskultura.
Artearen adierazpenak ugari dira eta zenbait arte-adar elkartzen direnean, zenbaitetan, ezin da antzeman zer ikusten ari garen. Pintura? Eskultura? Balio duena, azken batean, honako hau da: hunkitu, liluratu edo hausnartzera eramaten gaituen. Orduantxe lortu du helburuaren zati handia.