Serantes Kultur Aretoak eta Santurtziko Jai Batzordeak herriko jai nagusien kontzertuen aurkezpena egin du. Kontzertu garrantzitsuak izaten dira, izan ere, urtero-urtero ikusmin handia sortzen dute kantarien mailagatik.
Bederatzi kontzertu dira, egunero bat, azken egunean izan ezik. Egun horretan, ohi bezala, gorka sari entzutetsuak banatzen dira-eta, koadrilen lana eskertzeko sariak. Sari banaketa egiteko Hollywoodeko zeremonien estiloko zerbait antolatzen da, herritarren artean oso arrakastatsua.
Kontzertu hauek, Santurtziko Karmengo jaietan ohi den bezala, publiko orori begira daude eginda. Artistek musika-estilo oso desberdinak ekarriko dizkigute, hala nola, El Sueño de Morfeo, Asturias aldeko pop-folk talde ezaguna, zeinen ukitu zelta aintzat hartuko den itsasaldeko herri honetan. Fangoriak bere lan berria ekarriko digu, Cuatricomia, urte honetan disko salduenetako bat. Horrez gain, Kataluniako errunbaren erregea izango dugu: Peret, musika-munduan oso ezaguna, izan ere, hainbat artistak egin diote gorazarre, besteak beste, Matrettak, Macacok, Toninok, Malúk, Joan Manuel Serratek…
Aurten, Los Suaves taldeak ekarriko digu rock gogorrena, gitarra-festa eskainiko digute Yosiren ahots gogor eta bereziaren laguntzaz.
Santurtziko oholtzan Cantaca de Macao taldea ere izango dugu, SKA, reggae eta errunba-erritmoak uztartzen dituen talde honek zuzeneko musika bizia eskainiz publikoarekin bat egitea lortuko du. Arrantza portuan Lagarto Amarillo pop-rock banda osatzen duten Mora neba-arreben talentuaz gozatzeko aukera izango dugu, gaur egun talde arrakastatsuenetako bat izanik, ziur gaude kontzertu paregabea emango dutela, denok disfrutatzeko modukoa.
Gatibu taldea, talde gernikarra bera, eta gaur egun euskal musikan punta-puntakoa. Portuan funk eta disko-musikaren eragina duen rock kontzertua eskainiko du, beti bezain bizia eta bikaina.
Bestetik, urtero kontzertua ematen duten bi talde izango ditugu, dagoeneko klasiko egin direnak eta gure herriaren izena ederto zabaltzen dakitenak:
– Santurtziko Unión Musical Vizcaína musika-banda, Jose Miguel Medrano Agirreren zuzendaritzapean, zeinek bat egingo duen Bilboko Koral Elkarteko ahotsekin, Euskadiko abesbatza onenetarikoarekin. Biek ala biek Pucciniren doinu klasikoak, Carmina Burana, Mikel Laboa edo Itoiz taldeen abesti euskaldunak ekarriko dizkigute, bai eta filmetako kanta ezagunak ere, hala nola, El guardaespaldas filmaren doinu nagusia.
– Santurtziko Itsas Alde Txistulari Taldeak Txistulari kontzertuaren XII. Edizioa antolatuko du, Jaime Martínezen zuzendaritzapean. Iaz bezala, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako txistulariak egongo dira, eta horiekin batera, Portu Brass Metal Bostekoa, perkusio Jorge Pérez & Juan Carlos Pérez) eta baxu elektriko-gitarra (Juan Pérez) jotzaileak, eta Rafael Trujillok eta Natalia Garatek osatzen duten areto-dantza bikotea, nazio mailako zein nazioarteko zenbait lehiaketatan sariak jaso dituztenak. Gainera, aurten Gontzal Mendibil kantautorea ere egongo da.
Jai Batzordeak eta Serantes Kultur Aretoak santurtziarrak zein beste herri batzuetatik etorritakoak kontzertuetan parte hartzera animatzen zaituztete artista handi hauen musikarekin ondo baino hobeto pasatzeko.
Uztailak 12 (ostirala), 22:30 Txistulari Banda eta Gontzal Mendibil
13 (larunbata), 23:00 Lagarto Amarillo
14 (igandea), 22:30 Musika Banda eta
Bilboko Koral Elkartea
15 (astelehena), 23:00 Sueño de Morfeo
16 (asteartea), 23:30 Fangoria
17 (asteazkena), 23:00 Canteca de Macao
18 (osteguna), 23:00 Gatibu
19 (ostirala), 23:00 Los Suaves
20 (larunbata), 23:00 Peret
Lekua: Arrantza Portuan
Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu Serantes Kultur Aretoa Autonomiadun Erakundera, telefonoa: 94-20.58.50 edo idatzi mezua helbide honetara: presidencia@serantes.com