MAIATZAREN 18an, OSTIRALA, 9:30ean eta 11:00etan
“ANDEN Nº 13” eta “APAGONES”
Teatro Encrucijada elkartea, Santurtziko Udaleko Kultura Arloarekin elkarlanean, 2016-2017 ikasturtean hasi zen eskola-antzerkia sustatzeko ekimena burutzen. Aurreko ikasturtean “Intolerancia, no gracias” antzezlanarekin hasi ginen. 400 ikasle baino gehiago aritu ziren esperientzia horretan.
2017-2018 ikasturtean, berriz, 22 ikaslek eman dute izena eta horri esker bi talde sortu ahal izan dugu, eskola-ziklo desberdin bitan antzezlan bana eskainiko dutenak.
“Apagones”, lehen hezkuntzara begira, Leire Bedia irakasleak Antzerki Sariketarako propio idatzia, eta Felipe Cuétararen “El Anden n.º 13”, Sandra López irakasleak egokitutakoa, DBHko ikasleentzat.
“El Anden n.º 13” komediaren helburua ikus-entzulea dibertitzea eta barreka jartzea da. Geltoki bateko nasan heltzen ez den trenaren zain dauden hamabi pertsonek beren argi-ilunak kontatuko dizkigute, delituzko jokoaren menpe dauden txotxongiloak bilakatuz.
“Apagones” umea hausnarketa dibertigarrira eraman nahi duen istorio xamur eta probokatzailea da. Botoia sakatuta bizimodua aldatu ahal izango bazenu, sakatuko zenuke? Nor utziko zenuke kanpoan?
Santurtziko Kultura Arloarekin elkarlanean egindako egitasmo honen helburua antzerki-egitura sortzea da, ikasleek beren ikastetxeetan antzerki-egitasmoetan parte hartu ahal izateko. Ikastetxeek ikasleen prestakuntzan laguntzeko aukera aztertzea, ikasleak antzerki-pedagogiak aholkatzen dituen printzipioetatik gidatuta eta elkarkidetza-hitzarmenen bidez egitera laguntzea, hala eskola ordutegiaren barruan, nola araututako hezkuntzatik kanpoko aukerazko saioetan.
Ikastetxe bakoitzean 10 ikasle edo gehiago lortzen badugu, beren bizitza kultural eta artistikoa dinamizatuko duten lan-taldeak sortzeko asmoa dugu. Ume guztiek antzerkiaren esperientzia bizitzea dugu helburu, bai eta esperientzia horrek berekin dakartzan balioekin bat egitea ere, sormena, imajinazioa eta komunikatzeko gaitasuna sustatuz eta gizartearen ikuspegi zabalago eta kritikoagoa duten herritarrak sortzen lagunduz.
Eskola Tailerraren antzezlanak Santurtziko ikasleen lana erakusteko eta sustatzeko tokia izatea eta antzerki-esperientzia bizi nahi duten ikasle gehiagori ateak zabaltzea espero dugu.
Maiatzaren 19an izango dira saio biak, 11:00etan eta 12:00etan.
Prezioa 3 €