Aurtengo Santurtziko jai nagusiak iragartzen dituen kartelak jolas bisuala proposatzen du, zeinean ezer ez baita ematen duena. Kartelean errealitatea eta fikzioa nahasten dira: emakume-esku ederra, Mentxu irudikatzen duena, eta arrantzale baten eskua, maskotaren mokoan dagoen arrain izutua irudikatuz. 2019ko jaietarako uztarketa alai eta dibertigarria proposatzen duen ikuskera.
Santurtziko Karmengo jaiak iragartzeko kartela aukeratu behar izan duen Epaimahaiak, Serantes Kultur Aretoko presidentea den Danel Bringas Egilior jaunaren bidez , jakinarazi du zein izan den Kartel Lehiaketaren irabazlea.
2019ko Karmengo jaiak iragartzen dituen kartelaren saria 1.000 eurokoa da eta artista Murtziako Ruben Alesandro Lucas García da. Accesit bi sari ere banatu dira, 200na eurokoak. Euretako bat Asier Martínez de la Pera portugaletetarrak irabazi du, prismatikoen bidez Santurtziko ikur garrantzitsuenak, arrantza portua, Sotera, Karmengo Ama, Serantes eta jaietako maskota ospetsua adierazten dituen marrazkiaz. Beste saria Maite Gutiérrez Martinez de Goitik jaso du, santurtziarren poztasuna, itsas-izaera adierazten duen kartelari esker, gure sardinera ospetsuen, sardina freskoen eta Mentxuren irudien bidez.
Aurten hogeita bi (22) lan aurkeztu dira.