Urriaren 26etik, azaroak 15era.
Erakusketa hau urte askoko lanaren emaitza da; bertan, argazkigintza analogikoa eta digitala bateratzen saiatzen naiz, sormena eta teknika nahastuz, hainbat gai jorratuta. Hain zuzen ere, gai horiek beste hainbat monografiatakoak dira, denak ere helburu bikoitzaz eginak: lehenengoa, norbera gaian sartzea, berau errealitatetik erreskatatu eta sentimendu bihurtu arte; eta, bigarrena, edertasun plastikoa bilatzea mezuaren gainetik, sarri askotan fantasia hutsera heltzeko.
Gero eta konbentzituago nago “unearen aurretik eta ondoren lortzen den irudi bat dela argazkia”.
Iñaki Marcaida
Bermeo, 1946, doktorea industria-ingeniaritzan
1965ean eman zituen lehenengo urratsak argazkilaritzan.
1977an Argazkilaritza Artearen Nazioarteko Federazioaren Artista titulua jaso zuen.
Makina bat sari jaso ditu, 200etik gora, besteak beste:
Zaragozako Nazioarteko Aretoa, Minolta saria, Tarragonako Cesar Augusto saria, Igualadako Piel garaikurra, Santo Reino Jaén, Valentziako Udazkeneko Aretoa, Gijongo Gabonetako XXIV. Aretoa, Espainiako Munduko Futbol Txapelketako Kirol Argazkilaritza, Gasteizko Urrezko Perretxikoa, Lleidako Iltirda garaikurra.………………………………….
AFIAPen museorako aukeratutako lana, 70eko hamarkadan ateratako munduko 50 argazkirik onenez osatutakoa.
Bakarkako erakusketak Bilbon, Donostian, Iruñean, Bermeon, Eibarren, Lleidan, Igualadan eta Guadalajaran.
Erakusketa kolektiboak: Espainiako Argazkien Erakusketa Polonian, Guadalajarako Argazkien Astea, Erakusketa Ibiltariak Polonian, Errusian, Belgikan, 21 Argazkilari Euskaldun Bilbon.
Argitalpenak Espainiako zein atzerriko aldizkarietan.
Argitaratutako liburuak: Iñaki Markaida 1970-1980
Nazioarteko 100 euskaldun — La Gran Enciclopedia Vasca
Euskal Argazkilarien Erakusketa
Euskal Argazkilariak: 150 urte geroago