Maiatzaren 26an, 10:00etan, euskaraz, Santurtziko ikastetxeetako 4. eta 5. mailetako ikasleentzat.
Maiatzaren 28an, 12:00etan, gaztelaniaz publiko guztientzat.
Tokia: Serantes Kultur Aretoa
2 €
“ASOCIACION DE TEATRO ENCRUCIJADA” taldeak zuzendu eta SKAk lagundutako Santurtziko eskola-antzerkiaren TAILERREAN parte hartu duten Santurtziko ikasleek azken hilabete hauetan burutu duten lana da antzezlan hau.
Antzezlana taldearen sortze-lana da, zeinetan ikasleek lanaren gaiaren aukeraketan parte hartu duten, ekarpenak eginez, eta kontatzen diren istorioen eszenaratzean lagundu duten. Tolerantzia eta aniztasuna onartzea izan dira landutako gaiak; eskolako jazarpenarekin, genero indarkeriarekin, gurasoen tratu txarrekin eta sexu-joerarekiko aurreiritziekin dago lotuta.
Antzezlanaren eskema honako hau da:
– Sarrera edo aurkezpena.
– Aipatutako gaiak jorratzen dituzten lau istorio.
– Ondorioa: musika eta landutako gaiei eta nerabeen kezkei buruzko hausnarketa mezuak.
Intolerancia ¡No, gracias! Antzezlanean hurrengo ikastetxeetako umeek hartu dute parte:
– San José de Calasanz.
– Las Viñas – Serantes
– Emilia Zuza – Carmelitas
– Bihotz Gaztea.
Gorago adierazi dugun bezala, Casa Torre Jauregian azaroaren 4 eta 11n 10-12 urteko ikasle santurtziarrentzat izandako antzerkian hasteko tailerren ondorengo lana izan da. Tailerrak bukatutakoan parte hartu zutenen arteko aukeraketa egin zen, zeinetatik talde egonkorra sortu zen, eta ikasturtean zehar lanean ibili dira aurkezten dizuegun antzezlana lortu arte.
Ekimenak izan duen arrakasta ikusirik eta Santurtziko umeei jarduera eskaintzen jarraitzeko asmoz, aurten ere izango dira SANTURTZIKO ESKOLA-ANTZERKIAREN ESKOLARAKO matrikulak Santurtziko Lehen Hezkuntzako Goi Zikloko ikasleentzat (10-12 urte).