Bestalde, Itsas Prozesioan parte hartze handiagoa lortzeko, azken urteotan santurtziarren artean Serantes Kultur Aretoak kontratatutako ontzietan joateko txartel ugari zozketatu izan dira, eta gainera, ontzi partikularrei laguntza eman izan zaie prozesioaren itsas-segizioaren parte izan daitezen. Aurten ere gauza bera egingo da.
Parte hartu ahal izateko Casa Torre jauregiko atarira jo, eta bertan dauden txarteletako bat beteta horretarako jarri den kutxan sartu behar da. Auzokide bakoitzeko txartel bakarra onartuko da. Jauregia 9:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:30era egongo da zabalik. Eta uztailaren 4ra arte egongo da zozketan parte hartzeko aukera.
Iazko zozketan ontzian joateko txartela eskuratu zutenek ezin izango dute aurten parte hartu, auzokide guztiek ontzietan joateko aukera izan dezaten.
Zozketa uztailaren 8an egingo da 12:00etan Casa Torre jauregiko Higarillo aretoan eta uztailaren 6an, 12:00etatik aurrera, irabazleen izenak argitaratuko dira Serantes Kultur Aretoaren webgunearen iragarki-taulan http://www.serantes eta Casa Torre jauregiko atezaintzan.
Santurtziko Karmengo prozesioa santurtziar guztiok maite dugun ekitaldia da. Ehun urtetik gora da urtero uztailaren 16an Karmengo Amaren irudia ontziratu eta itsaso zabalera eramaten dela, hildako arrantzaleen omenez lore-eskaintza egiteko.